"Euskaraz Lan egin" beka dispositiboa

Dispositiboaren deialdia

 Dispositiboaren deialdia

Formakuntzaren iraupena, hautagaiaren hastapeneko mailak baldintzatuko du.

Formakuntzen egutegia:

2026ko irailaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra.

Hautagaitzen bidaltzea:

Izen emate txostenak 2026ko ekainaren 21a aitzin itzuli behar dira, eskatu bezala osaturik.

 

Argibide praktikoak: 05.59.25.52.55 – ele@mintzaira.fr

 

> “Euskaraz Lan egin” dispositiboaren araudia

> 1. mailako irakaslearentzako eskabide txostena

> 2. mailako irakaslearentzako eskabide txostena

> Irakasleak ez diren kandidatuentzako eskabide txostena

> Beste proiektu profesionala duten kandidatuentzako eskabide txostena

 

 

 

 

2026-2027ko "EUSKARAZ LAN EGIN" BEKA ABIAN DA

 Euskararen Erakunde Publikoak 2026-2027ko "Euskaraz Lan Egin" euskara ikasteko bekaren edizioa abiatzen du. Beka horrek, euskaraz lan egin nahi dutenen euskarazko formakuntza trinkoak diruz laguntzen ditu.

 

"Euskaraz Lan Egin" dispositiboak euskara menperatzea eskatzen duen eta EEPren Proiektu estrategikoarekin lotura duen proiektu profesionala duten pertsonak formatzea du helburu (irakaskuntza, lehen haurtzaroa, aisialdiak eta kirol jarduerak, heziketa artistikoa eta kulturala, irakurketa publikoa, hedabideak eta arlo digitala, etab...).

Dispositibo honek formakuntza "trinkoendako" beka jasotzeko parada eskaintzen du, hau da, astean gutienez 30 orenekoak eta zenbait hilabete irauten dutenak.

Formakuntzak Ipar Euskal Herriko, Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako euskaltegietan iragan daitezke.

Bekadunek C1 maila (edo, proiektu profesionalaren arabera, B2) lortu beharko dute.

 

Argibide praktikoak: 05.59.25.52.55– ele(at)mintzaira.fr Amaia ARRUABARRENA

 

Dispositiboari buruz egin ditugun 2 bideo:

https://www.youtube.com/watch?v=QQri9ehp99Y

https://www.youtube.com/watch?v=sSdz632Z7dg

 

Lekukotasun bideo laburrak ikusteko estekak:

Matthieu Agirregomezkorta:

https://www.youtube.com/watch?v=o5qcWShdvuA

Sophie Daubas:

https://www.youtube.com/watch?v=ewZsGdv2rw0

Gene Lagan:

https://www.youtube.com/watch?v=yx3uzhO4O1s

 

Informazio gisa, euskaltegi batzuen zerrenda

AEK – Itsasu eta Angelu- www.aek.eus  05 59 64 95 10 6h-info(at)aek.eus

AEK barnetegia – Forua (Bizkaia) – www.aek.eus  +34 648 250 172 / +34 607 63 37 88  forua(at)aek.eus

Maizpide barnetegi-euskaltegia – Lazkao (Gipuzkoa) – www.maizpide.eus  +34 943 88 92 31

+34 688 655 779  lazkao(at)maizpide.eus

Zornotzako barnetegia - Amorebieta Etxano (Bizkaia) - www.zornotzakobarnetegia.eus +34 946 308 304 info(at)zornotzakobarnetegia.eus