Ipar Euskal herriko euskara hutsezko hedabide pribatuak

Ipar Euskal Herrian kokatuak diren eta bertako informazio eta aktualitatea tratatzen duten euskarazko 5 hedabide dira:

Euskal Irratiak

%100ean euskaraz jarduten duen irrati orokorra, 24 orduren gain 24 orduz entzun daiteke DAB+, FM edo Internet bidez. Bere egoitza Nagusia Uztaritzen (Lapurdi) kokatua da.

Euskal Irratiak proiektua ipar Euskal Herriko tokiko lau irrati elkartek eramaten dute: Xiberoko Botza (Maule - Zuberoa), Irulegiko Irratia (Donibane Garazi – Baxe Nafarroa), Gure Irratia (Uztaritze - Lapurdi) eta Antxeta Irratia (Hendaia - Lapurdi).

1981eko azaroaren 9an, Mitterrand-en gobernuak irrati piratak legeztatzeko xedez, uhinak eremu pribatuari ere ireki zizkion lege baten bidez. Lege horrek ahalbidetu zuen euskarazko irratien sorrera. Izan ere, euskal komunitatea aukeraz ohartu zen eta euskararen transmisioa eta garapena helburu zuten irrati elkarteak sortu zituen. Sortu bezain fite irratiek laguntza eta arrakasta handia izan zuten herritarren artean, baita erakunde ezberdinen artean ere.

 

 

 

Hedapena:

Programa

Hedapen eremua

FM frekuentziak

DAB+ frekuentziak

Webgunea

Euskal Irratiak

Ipar Euskal Herria

x

Baiona zabala

https://euskalirratiak.eus/

Antxeta Irratia

Hendaia

90.5

Baiona lokala

https://www.antxetamedia.eus/

Gure Irratia

Baigura

106.6

Baiona lokala

https://gureirratia.eus/

Sara

90.5

Hazparne

90.5

Irulegiko Irratia

Donibane Garazi

91.8

x

https://www.irulegikoirratia.com/

Aldude

100.7

Amikuzeko Irratia

Donapaleu

94.2

x

Xiberoko Botza

Pagola

93.1

x

https://xiberokobotza.org/

Maidalena

88.8

Otsogorri

103.7

Kakoila

95.5

 

Erabilpena/kontsumoa:  EEPk 2019an burututako hedabideen erabilpena eta kontsumoari buruzko azterketan oinarrituz, hona hemen Ipar Euskal Herriko 13 urtez gorako biztanleriaren erabiltze ohiturak:

  • Behatze erregularra (egunero edo kasikegunero): biztanleen %11 eta euskaldunen %33a.
  • Noizbehinkako behatzea (astean behin edo bi aldiz edo guttiagotan): biztanleen %16a eta euskaldunen %30a.
  • Behatzea orotara : (egunero edo kasik egunero edo guttiagotan): biztanleen %27a eta euskaldunen %63a.

Kanaldude

 

Hurbileko eta gizarte informaziorako telebista da Kanaldude. 1992an sortu zen elkarte gisa Aldudeko ibarrean (Behe Nafarroako mendialdean). Hastapenetik Kanaldude telebista parte-hartzailea da, lotura edota kohesio soziala indartzeko sortua, baita populazioz behera doan landa eremu bat biziberritzeko ere eta dinamika sozial eta kultural indartsu bati ikusgarritasuna emateko, dena euskaraz.

Hedapena:
Kanaldude webgunean ikusgai, zuzenean:
https://kanaldude.eus/Zuzenean
Nahieran: https://kanaldude.eus/nahieran

Aplikazioa (Android):  https://labur.eus/KanaldudeAppAndroid
Aplikazioa (Apple):
https://labur.eus/KanaldudeAppApple
Zuzenezko seinalea Internet bidezko telebista Box-etan: Orange 358 katean, Bouygues 339 katean, Free 948 katean eta SFR 496 katean.

 

 

Baina baita TNTan ere, TVPI katearen bidez, egunero ordu bateko tartearekin :

  • Astelehen, astearte, ortzegun eta ortziraletan 17:00etatik 18:00etara
  • Asteartea 23:00etan
  • Asteazkenetan 22:00etatik 23:00etara
  • Larunbat eta igandetan 12etatik 13:00etara
  • Igandea 12:00etan


Erabilpena/kontsumoa:  EEPk 2019an burututako hedabideen erabilpena eta kontsumoari buruzko azterketan oinarrituz, hona hemen ipar Euskal Herriko 13 urtez gorako biztanleriaren erabiltze ohiturak:

  • Behatze erregularra (egunero edo kasik egunero): biztanleen %1a eta euskaldunen %3a.
  • Noizbehinkako behatzea (astean behin edo bi aldiz edo guttiagotan): biztanleen %13a eta euskaldunen %34a.
  • Behatzea orotara : (egunero edo kasik egunero edo guttiagotan): biztanleen %14a eta euskaldunen %27a.

Herria

Euskal Herriko astekari orokorra da, Baionan argitaratua eta inprimatua, tokiko, Euskal Herriko eta nazioarteko gaiak ikuspegi lokaletik jorratzen dituena.

Ipar Euskal Herriko hedabideetako pieza gakoa da, haien artean zaharrena baita. Izan ere, Herria 1944ko urriaren 19an sortu zen, eta 2009an bere 3000garren alea argitaratu zuen.

1944an bere lehen alea argitaratu zuenenetik, hau da, Paris naziengandik askatu ondotik, Herriak berehala hartu zuen ospea, bere sorkuntza ipar Euskal Herriko pertsonaia garrantzitsuek bultzatzen baitzuten, hala nola Piarres Lafitte, astekariaren lehen zuzendaria izanen zen idazle ospetsuak, Oxobi ezizeneko Jules Moulier idazleak edo Louis Dassance akademikoak.

2017tik, gainera, digitalki ere argitaratua da.

Hedapena:  kiosko eta saltoki ezberdinetan salgai eta webean: www.herria.eus

Erabilpena/kontsumoa:  EEPk 2019an burututako hedabideen erabilpena eta kontsumoari buruzko azterketan oinarrituz, hona hemen Ipar Euskal Herriko 13 urtez gorako biztanleriaren erabiltze ohiturak:

  • Behatze erregularra (egunero edo kasik egunero): biztanleen %0.3a eta euskaldunen %1a.
  • Noizbehinkako behatzea (astean behin edo bi aldiz edo guttiagotan): biztanleen %3a eta euskaldunen %10a.
  • Behatzea orotara: (egunero edo kasik egunero edo guttiagotan): biztanleen %3a eta euskaldunen %11a.

Kazeta

Kazeta.eus euskarazko egunkari digitala da. Informazio politiko eta orokorra euskaraz landu eta jorratzen du. Webgunea 2008ko urrian sortu eta publikatu zuen gaur egun hetsirik den « Le Journal du Pays Basque » egunkariak. Orain webgunea eta proiektua Naiz taldeak eramaten ditu, Euskal Herriko gaztelaniazko, frantsesezko eta euskarazko komunikabide taldea. Ipar Euskal Herrian Naiz taldeak Mediabask astekaria argitaratzen du ere.

Hedapena:  www.kazeta.eus 

Erabilpena/kontsumoa:  EEPk 2019an burututako hedabideen erabilpena eta kontsumoari buruzko azterketan oinarrituz, hona hemen Ipar Euskal Herriko 13 urtez gorako biztanleriaren erabiltze ohiturak:

  • Behatze erregularra (egunero edo kasik egunero): biztanleen %1a eta euskaldunen %3a.
  • Noizbehinkako behatzea (astean behin edo bi aldiz edo guttiagotan): biztanleen %1a eta euskaldunen %5a.
  • Behatzea orotara: (egunero edo kasik egunero edo guttiagotan) : biztanleen %2a eta euskaldunen %7a.

Ipar Euskal Herriko Hitza

2012an sortua, urtean zortzi orrialdeko 47 ale argitaratzen dituen Ipar Euskal Herri mailako astekaria da. Ipar Euskal herriko aktualitatea eta informazioa tratatzen ditu. Astekaria Berria taldeak eramaten du, jakinez Berria Euskal Herriko (ipar eta hego) informazio orokorreko egunkari bakarra dela (ikus hemen).

Ipar Euskal Herriko Hitza astekaria argitalpen independentea da, Ipar Euskal Herriko sentsibilitate politiko, sozial eta sindikal ezberdinak aintzat hartzen dituena. Lotura edo kohesio sozialaren bultzatzaile izan nahi du, baita herritarren eta kolektiboen parte hartzea sustatu ere iritzi-artikuluak, irakurleen gutunak eta argazki-erreportajeak argitaratuz.

Astekariak 2012az geroztik bere argitarapen digitala du.

Hedapena:  kiosko eta saltoki ezberdinetan salgai eta webean: www.iparraldekoberria.eus

Erabilpena/kontsumoa:  EEPk 2019an burututako hedabideen erabilpena eta kontsumoari buruzko azterketan oinarrituz, hona hemen Ipar Euskal Herriko 13 urtez gorako biztanleriaren erabiltze ohiturak:

  • Noizbehinkako behatzea (astean behin edo bi aldiz edo guttiagotan): biztanleen %1a eta euskaldunen %2a.