Urteko eranskina

Urtero, Hitzarmen-markoari lotzen zaion eranskin bat finkatzen du EEP-ren eta hizkuntza politikarako sailburuordetzaren arteko partaidetzaren animazioaz arduratzen den jarraipen batzordeak.

Dokumentu horrek zehazten ditu : alde batetik, fondo bateratuaren antolaketa  (bi aldeen ekarpenak, deialdiko araudiak...) eta, bestetik, bi instituzioetako zerbitzuek elkarrekin eramanen duten ekintza programa.

Ekintza amankomun baten adibidea : 2016ko Inkesta soziolinguistikoa

Inkesta bezalako tresnak ezinbestekoak dira egoera soziolinguistikoa zehazki ezagutzeko, daramaten politiken emaitzak ebaluatzeko eta gizartearen eragile guziekin azterketa hori partekatzeko.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Euskal Herriko seigarren inkesta soziolinguistikoa antolatu du 2016 urtean. 1991, 1996, 2001, 2006 eta 2011 urteetan egin zen bezala, inkesta Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Iparraldean eramana izan da.

Telefonoz egindako galdeketa horiei esker, hizkuntza-gaitasunaz eta euskararen erabileraz informazioak bil daitezke, euskaraz hitz egiten den eskualdeetan.

Iparraldean, Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) Euskal Gobernua lagundu du inkestaren gauzatzearen urrats desberdinetan, bi erakundeek garatzen dituzten mugaz gaindiko harremanen kari. Laginaren finkatzearen ardura INSEE erakundeari emana izan zaio ; 16 urte baino gehiagoko 2000 jende galdezkatua izan da.

Inkestak hiru eskualde aztertzen ditu (1991an finkatuak izan ziren eskualde horiek) : BAM eskualdea (BAM hiri elkargoa + Hiriburu + Bokale), BAB-tik haratagoko Lapurdi eskualdea (kostaldea eta barnekaldea) eta Nafarroa Beherea/Zuberoa eskualdea.

Bestalde, EEPk ekarpen bat egin du, desmartxaren beste urrats batzuetan : txostenen idazketa eta itzulpenak, emaitzen zabalkuntza,…  

Dokumentua

 

2021eko Eranskina