
Euskararen ezagutza agerian ezarri ahal izateko, Euskararen Erakunde Publikoa, 2009tik Euskara Gaitasuna Egiaztatzeko Dispositiboa ipar Euskal Herrian sortzen eta osatzen ari da, euskararen hizkuntza-gaitasunaren maila egiaztatu eta balioesteko asmoz. EEPren eta Pau eta Aturri aldeko herrialdeetako Unibertsitateak baita Bordeaux Montaigneko unibertsitatearekin adostu hiruko hitzarmen batean formalizatua da dispositiboa, 2009ko martxoaren 3an sinatu eta geroztik berritu dutena, Europako Erreferentzia Marko Bateratuak (EEMB) dituen 6 mailak oinarri harturik: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2. Ikasten edo lanbide batean dauden pertsonek beren euskara gaitasuna agerian ezartzea ahalbidetzen du.
Hizkuntza gaitasuna egiaztatzeko dispositibo honek, egun dauden euskara ikasteko bide desberdinetatik datozen pertsona guziei (hasierako irakaskuntza, helduentzako ikastaroak, etengabeko prestakuntza) egiaztapenerako tresna ofizial bat eskaini nahi die, prestakuntza prozesuei eta lan munduan ikaskuntza horren balorazioari egin ahal izateko.
Euskara Gaitasun Agiriak A2-C1 deituak, 2022an B1, B2 eta C1 mailako agiriak proposatzen ditu. 2023an, beren formakuntza eta azterketarako prestakuntza horretarako gaituak izanen diren zentroetako eta euskarare ikskuntza proiektu profesional baten kari duen azterketariei A2 mailako agiria ere proposatuko dizkie.
Dispositibo honek ez du euskararen irakaskuntzarik eskaintzen.