Hizkuntza Jarduera Proiektu deialdia

2021eko Hizkuntza jarduera Proiektu deialdia irekia da

Hizkuntza jarduera Proiektu deialdia Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin partaidetzan antolatua da, eragile pribatuek euskararen transmisioaren eta erabilpenaren arloan garatzen dituzten ekimenen laguntzeko.

Proiektu deialdiari buruzko zehaztapen garrantzitsuak:

  • Hizkuntza Jarduera Proiektu Deialdi hau, indarrean dagoen legediaren errespetatuan ofizialki deklaratu eta egoitza nagusia Ipar Euskal Herrian duen edozein elkarte edo eragile pribaturentzat irekia da
  • Deialdi honen bidez lagunduko diren proiektuek eta jarduerek 2021. urtean burutu behar dute (urte anitzeko proiektu baten zati bat izan daiteke ere).
  • Lagunduko diren proiektu eta jarduerek koherenteak izan behar dute Euskararen Erakunde Publikoak onartu 2018-2022 Proiektu estrategikoarekin. 

Eskaera egin aitzin, proiektu-eramaileei galdegina zaie 2021eko Hizkuntza Jarduera Proiektu Deialdiaren araudia arretaz irakurtzea.

Eskaera guztiak CERFA 12156*05 formularioaren bidez eginak izan behar dira, euskaraz eta frantsesez (bi formularioa ezberdin), eskaeraren egiten laguntzeko diren instrukzio guziak  ondoko argibideak segituz.

Egutegia :

Diru-laguntza eskaera txostenen pausatzeko azken epea, apirilaren 2021eko apirilaren 30erako finkatua da.

Dirulaguntza eskaerak posta elektronikoz soilik bidali behar dira helbide honetara: d.aire(at)mintzaira.fr