Eusguneak

EUSGUNEAK - Euskararen Ezagutza eta Erabilera Sustatzeko Guneak- proiektua Euskadiren, Nafarroaren eta Iparraldearen arteko lankidetza-proiektua da, eta 2025eko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra bitartean gauzatuko da.

Proiektuaren aurrekontua 2.560.002,00 €koa da eta FEDER funtsak darabiltzan Europar Batasuneko Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra lurralde lankidetzarako programaren bidez (POCTEFA 2021-2027) finantzatuko da aurrekontu osoaren % 65a, hau da, 1.664.001,30 €.

Proiektuaren helburua da zerbitzu inklusiboak eta kalitatezkoak berdintasunez eskuratzeko aukera hobetzea hezkuntzaren, prestakuntzaren eta etengabeko ikaskuntzaren eremuan. Horretarako azpiegitura irisgarriak garatuko dira; horren barnean, hezkuntzaren erresilientzia eta lineako eta urruneko prestakuntza sustatuko dira.

Proiektua hizkuntza-oztopoak gainditzen laguntzeko sortu da; euskara ikasi, ezagutu eta erabiltzen duten pertsonen kopurua handitzeko eta biztanleen arteko hizkuntza-hesia murrizteko. Beraz, proiektuak euskararen ikaskuntza sustatzea du helburu, bi esku-hartze nagusiren bidez:

  1. Euskara ikasteko plataforma digital aurreratua (INGURA) garatzea, azken aurrerapen pedagogiko eta teknologikoak dituena. Herritar guzien eta euskararen irakaskuntzan parte hartzen duten erakunde guzien eskura ezarriko da. Web-tresna 4 hizkuntzatan izanen da eskuragarri (EU, ES, FR, EN), eta A1, A2 eta B1 euskara-mailetarako eduki didaktikoak izanen ditu.
  2. Ipar Euskal Herrian euskara erabiltzeko eta ikasteko ekintzak bultzatzea. Ikasleentzako euskarazko egonaldiak antolatuko dira eta gazteen euskarazko gaitasuna hobetzeko prestakuntza emanen da, lurralde horretako egungo behar soziolinguistikoei erantzuteko.

Proiektuak irauten duen bitartean, INGURA ikaskuntza-irakaskuntza plataforma 25.000 pertsonak baino gehiagok erabiliko dutela uste da, Pirinio Atlantikoetako 300 ikaslek udako egonaldietan parte hartuko dute eta 36 gaztek berariazko ikastaroak eginen dituzte.

 

Proiektuak bazkide hauek ditu:

  • Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila (HPS, proiektu-burua)
  • Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE)
  • Euskarabidea, Euskararen Nafar Institutua
  • Euskararen Erakunde Publikoa

EUSGUNEAK proiektua (EFA157/04) Europar Batasunak batera finantzatu du (% 65) AFOMEF POCTEFA deialdiaren Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren (POCTEFA 2021-2027) bidez. POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorrako mugaz gaindiko eremuan integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea.