Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoa

Sylvie CHENAL

Euskara saileko zerbitzuburua

Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoa
Putillenea karrika 5-7
64122 URRUNA

Euskal Herri Hego herri elkargoa 2005ko Abenduaren 21an sortua izan da eta 12 herri biltzen ditu : Ahetze – Ainhoa – Arbona – Azkaine – Biriatu – Ziburu – Getaria – Hendaia – Donibane Lohitzune – Senpere – Sara – Urruña.

Bere araudiak finkatu dituelarik, Euskal Herri Hego herri elkargoak euskararen aldeko herrien arteko politika baten finkatzearen norabideen aztertzeko borondatea azpimarratu du.

2006ko Ekainaren 20an, Herri Elkargoak eta EEP-k hitzarmen bat izenpetu dute, eta ondorioz, EEP-k antolatutako dispositiboko euskara teknikari postu bat sortzen zuen Iparraldeko lehen herri elkargoa bilakatzen zen elkargoa.

Euskararen aldeko politikaren garatzearekin koherentzian, 2011an herri elkargoak euskara polo bat sortu du. Patxi Ladevesek polo hori indartu du, euskara teknikari gisa lanean arituz, eta Silbi Chenalek hartu du poloaren zuzendaritza.

Lamiluma

Lamiluma, euskara teknikariak bultzatutako proiektu bat da, EEPren laguntzarekin.

2008-2009ko ikasturtean zehar, gazte literaturako idazle profesionala den Fernando Morillok eta ilustratzailea den Jon Zabaletak tailerrak animatu dituzte, Sara, Hendaia, Urruña, Ainhoa eta Senpereko eskola elebidunetan zein ikastoletan.

Ondorioz, ikasleek ekoiztutako ipuinak CD-Rom batean bilduak eta argitaratuak izan dira.

Informazio gehiago Herri Elkargoko webgunean.