Partaidetza ATABAL
2009ko ekainaren 3an, EEPko Presidentea den Max BRISSONek, eta Michel POUEYTS, Atabaleko Presidenteak, hitzarmen bat izenpetu dute, euskararen erabilera garatzeko eta egituratzeko egituraren ekintzetan.
Atabal-ek publiko zabal bat hartzen du, bereziki gazteak hunkitzen ditu ; sortzeaz geroztik :
- 50 000 pertsunek parte hartu izan dute 100 kontzertutan eta 60 kafe-kontzertuetan ;
- 80 musika talde baino gehiagok, grabatze estudioak erabiltzen dituzte; 100 ikaslek « rock-eskola » ikastaroetan parte hartzen dute, ;
- Euskal Herriko 40 artistek erakusketa bat egin dute ;
- Musikari batzuk egonaldian izan dira (Gojira, Daguerre, Niko Etxart, Anje Duhalde…).
Hastapenetik, Atabalek euskararen aldeko neurriak hartu ditu: komunikazioan, langile euskaldunak hartuz edo formakuntzara igorriz, programazioan,...
Baina hitzarmen honen izenpetzearekin beste urrats bat egin nahi dute eta neurri gehiago hartu.
Partaidetza EEP-Atabal