Hizkuntza Jarduera Proiektu deialdia

2023ko Hizkuntza jarduera proiektu deialdia irekia da!

Hizkuntza jarduera proiektu deialdia Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin partaidetzan antolatua da, eragile pribatuek euskararen transmisioaren eta erabilpenaren arloan garatzen dituzten ekimenen laguntzeko.

Proiektu deialdiari buruzko zehaztapen garrantzitsuak:

  • Hizkuntza jarduera proiektu deialdi hau, indarrean dagoen legediaren errespetatuan ofizialki deklaratu eta egoitza nagusia Ipar Euskal Herrian duen edozein elkarte edo eragile pribaturentzat irekia da
  • Deialdi honen bidez lagunduko diren proiektuek eta jarduerek 2023an burutu behar dute (urte anitzeko proiektu baten zati bat izan daiteke ere)
  • Lagunduko diren proiektu eta jarduerek koherenteak izan behar dute Euskararen Erakunde Publikoak onartu Proiektu estrategikoarekin

Eskaera egin aitzin, proiektu-eramaileei galdegina zaie 2023ko hizkuntza jarduera proiektu deialdiaren araudia arretaz irakurtzea.

Eskaera guztiak Cerfa 12156*06 formularioaren bidez eginak izan behar dira, euskaraz eta frantsesez (bi formularioa ezberdin), eskaeraren egiten laguntzeko diren instrukzio guziak  ondoko argibideak segituz.

Egutegia :

Diru-laguntza eskaera txostenen pausatzeko azken epea, apirilaren 2023ko apirilaren 28rako finkatua da.

Dirulaguntza eskaerak posta elektronikoz soilik bidali behar dira helbide honetara: d.aire(at)mintzaira.fr

Diru-laguntza eskaera bat egin nahi duten eragileek (argitalpenekoak izan ezik) telekargatu beharreko dokumentuak: