"Euskaraz Lan egin" beka dispositiboa

Dispositiboaren deialdia

Beka dispositiboaren 2024-2025eko edizioa abian da.

Formakuntzaren iraupena, hautagaiaren hastapeneko mailak baldintzatuko du, eta ikasleak formakuntza 2024ko irailaren 1a eta 2025eko agorrilaren 31 bitartean burutu beharko du. Formakuntza, Ipar Euskal Herrian edo Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroako Foru Aldundian (Eusko Jaurlaritzak edo Nafarroako Gobernuak homologatu euskaltegi batean) egiteko aukera izanen du, helburua C1 maila lortzea delarik.

Izen emate txostenak 2024ko ekainaren 14a aitzin itzuli behar dira, eskatu bezala osaturik. 

Argibide praktikoak apirilaren 18tik goiti: 05.59.31.96.97 - ele@mintzaira.fr 

 

2024-25eko "EUSKARAZ LAN EGIN" BEKA ABIAN DA

Euskararen Erakunde Publikoak 2024-2025eko "Euskaraz Lan Egin" euskara ikasteko bekaren edizioa abiatzen du. Beka horrek, euskaraz lan egin nahi dutenen euskarazko formakuntza trinkoak diruz laguntzen ditu.

Bosgarren urtez segidan, euskara jakitea eskatzen duen proiektu profesionala duten pertsonek beka bat jaso dezakete, Ipar Euskal Herriko edo Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako euskaltegietan euskarazko ikastaldi trinkoak egiteko. Proiektu profesionalek, EEPren Proiektu estrategikoarekin izan beharko dute lotura (irakaskuntza, lehen haurtzaroa, aisialdiak eta kirol jarduerak, heziketa artistikoa eta kulturala, irakurketa publikoa, hedabideak eta arlo digitala, etab...).

2024-2025eko "Euskaraz Lan Egin" dispositiboak, proiektu profesional bat aurkeztuko duten hogei bat pertsona formatu nahi ditu.

Bekak formakuntza "trinkoak", astean gutienez 30 orenekoak eta zenbait hilabete irauten dutenak baizik ez ditu diruz laguntzen, C1 maila lortzeko asmoarekin. Formakuntza horiek Ipar Euskal Herrian, Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroako Foru Aldundiko euskaltegi "trinkoetan" egin daitezke.

Argibide praktikoak apirilaren 18tik goiti: 05.59.31.96.97 - ele@mintzaira.fr

Dispositiboari buruz egin ditugun 2 bideo:
https://www.youtube.com/watch?v=QQri9ehp99Y
https://www.youtube.com/watch?v=sSdz632Z7dg

Lekukotasun bideo laburrak ikusteko estekak:

Informazio gisa, euskaltegi batzuen zerrenda