0-5 urtekoei zuzendu euskarazko argitalpen eskaintzaren promozioa

0-5 urtekoei zuzendu euskarazko argitalpen eskaintzaren gida bat ekoitziz, euskarazko argitalpen eskaintzaren promozio ekintza baten plantan jartzea erabaki du Euskararen Erakunde Publikoak 2008ko udaberrian, publiko zabalari eta profesionalei zuzendua, lehen haurtzaroaren harrera gunetan eta familietan euskararen erabilpenaren sustatzeko xedez.

Beren haurra haurtzaindegi elebidun batean duten gurasoek eta publiko zabalak orohar euskarazko argitalpen eskaintza maiz gaizki ezagutzen dute.

Gidaliburua elebiduna da eta kalitatezko argitalpen eskaintza bat aurkezten du (150 ekoizpen baino gehiago, 61 argitaletxek plazaratuak), bertako ekoizpenak irakaskuntzako eta lehen haurtzaroko profesionalek hautatuak baitira. Hautaketa, 5 ataletan presentatua da (liburuak, musika, jokoak, filmak, informatika) sailka edo tituluka. Testu elebidun ttipi batek ekoizpenen edukiaren berri ematen du.