Argitalpen arloan ARPEL eta EKErekin sortu partaidetza

2007 bukaeran, Idatziaren eta Liburuaren Akitaniako Eskualdeko Bulegoak (ARPEL), euskarazko eta okzitanierazko argitalpenari buruzko ikerketa egin du.

ARPELek lan hau eginondotik, argitalpeneko eragileekin elkarraditze une bat antolatu dute EEPk eta Euskal Kultur Erakundeak (EKE), haien iritziaren biltzeko ARPELek aholkatuaz.

Gogoeta fase osoa, EKErekin eraman da, partaidetza hertsi batean. Izan ere, argitalpenaren gaia bi erakundeen egitekoen bidegurutzean izanki, koherentzia eta eraginkortasunak gogoan, zilegi da egin molde elkarraditu baten plantan jartzea, elkarrekin definitutako jarduera egitarau baten forma hartuko duena (ik. dokumentua).

ARPELek proposatu lan ardatzak abiapuntu harturik, lehentasunez plantan jarri behar diren ekintzak definitzen ditu. Ekintza bakoitz, gidaritza moldeak ere definitzen ditu : EEP, EKE edo biak batera