ETBren aktibatze eskaera

Bere kideek, Euskal Telebistak eta ipar Euskal Herriko herri elkargoek lagundurik, EEPk nahi ukan du ETB telebista satelite bidez hedatua izan dadin. Konkurrentzia deialdi publiko baten ondotik, FRANSAT operadorea hautatua izan da hedapen horren egiteko.
Ondorioz, parabola bat eta Fransat labelizaturiko deskodegailu bat duten ikusleek, ETB errezibitzen ahal dute, baldin eta eskaera egiten badute behereko formularioaren bidez.

Kasu: Parada hori ipar Euskal Herrian bizi diren jendeei baizik ez da emana.

Eskaera linean egin:

 

 

Oharra: FRANSAT aitzineko belaunaldiko HD karten aldatzen ari da

> Xehetasun gehiago eskuratzeko irudian klik egin