7. Inkesta soziolinguistikoa abiatu da!

2021-11-23 Catégorie :

5 urte guziz bezala, EEPk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak partaidetzan bideratzen dute inkesta soziolinguistikoa Euskal Herri osoan.

Zergatik inkesta soziolinguistiko bat?

Hizkuntzaren bizitasunari buruzko egoera ezagutzeko, euskararen bilakaera segitzeko eta euskararen aldeko politika publikoen argitzeko. 

 

Nola iragaten da inkesta soziolinguistikoa? 

Zehazki, Ipar Euskal Herriko 2.000 biztanle adierazgarriren lagin bati telefonoz hamabost minutuko galdera-sorta bat egiten zaio, honako gaien inguruan: 

 

  • Hizkuntza gaitasuna,
  • Hizkuntzaren transmisioa,
  • Euskararen erabilpena eremu desberdinetan (etxean, lagunartean, lanean eta komunikazio eremu formaletan),
  • Euskararen erabileraren sustatzeari buruzko jarrera.

Pertsonek euskaraz edo frantsesez erantzun diezaiokete galdetegiari.

Noiz egiten da inkesta ? 

Telefonozko deiak azaroaren 15ean hasi ziren eta abenduaren 10arte iraunen dute. 

 

Informazio gehiagorentzat: 

 

 

 

 

 

 

 

<- retour vers Berriak