Nola errezibitu ETB numerikoan (digitalean) ?

2011-04-14 Catégorie :

FRANTSES KATEAK ANTENA BIDEZ ERREZIBITZEN BALDIN BADITUZUE (LTD : Lurreko Telebista Digitala)

  • Antenatik, frantses kateak errezibitzen dituzuen igorgailu beretik hartzen duzue ETB : hertziar hedapen digitala (LTD).
  • Ondoko eremu hauek LTD igorgailuek estaltzen dituzte :
    - Larrun
    - Hazparne
    - Luhuso
    - Donibane Garazi : Jara
    - Izpura - Buztintze
    - Lartzabale
    - Maule
    - Atharratze
    - Donapaleu
  • Bi berezitasun frantses kateekin parekatuz :
    - Hendaian eta Urruñan frantses kateak zabaltzen dituzten igorgailuek ez dute Euskal Telebista hedatzen : eremu horretan, ikusleek Euskal Telebista zuzenki Jaizkibeletik hartzen dute.
    - Donapaleuko errepikagailuak ez ditu frantses kateak zabaltzen, hemen ikusleek frantses kateak "Pic du Midi"tik errezibitzen dituzte eta Euskal Telebista Donapaleuko errepikagailutik.
  • Eremu horietan,EiTB multiplex osoa hedatua da : EiTBko telebista kate guziak barne bi euskarazko kateak ETB1 eta ETB3 (haur eta gazteen katea) eta irrati guziak.
  • GARRANTZITSUA : kateen zenbakitzean, EiTB kateak bukaeran daude (adibidez : 801tik 804ra ETB1, ETB2, ETB3 eta ETBsat edo 82tik 85ra). Lehen frantses katetik gibeleraka joanez, errexa da ETB atxematea.
  • KASU :
    - Lartzabale eta Donapaleuko hedapena ez da oraino egonkortua : interferentzia arazoak konponbidean dira - eremu horietan ez harri ETB ez baldin baduzue oraindik errezibitzen ! Antolatu orduko, jakinaraziko dugu.
    - Igorgailu guzietan hedapena egonkortzeko guti gora behera hilabete baten epea beharrezkoa da.
    -Bitartean, milesker EEP abisaturik ohartzen zareten arazoetaz.

PARABOLATIK ERREZIBITZEN BALDIN BADITUZUE FRANTSES KATEAK (SATELITE BIDEZKO HEDAPENA)

  • ETB1 satelite bidez errezibitzen ahal duzue ere, parabola beretik, FRANSAT deskodegailua ukanez.
  • KASU : 2011ko apirilaren 12tik goiti, ETB1en hedapena satelite bidez enkriptatua izanen da eta Ipar Euskal Herriko biztanleei bakarrik idekia : satelite bidez dohainik errezibitzen segitzeko, formularioa hau (klikatu) behar duzue.

Xehetasunak : 05 59 31 18 34 (EEP)

 

<- retour vers Berriak