Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak Hiruko Ituna lankidetza protokoloa berritu dute

2026-05-18 Catégorie :

 

2026ko maiatzaren 14an, Ibone Bengoetxeak, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Ana Ollok, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak, eta Maïder Behoteguy Euskararen Erakunde Publikoko lehendakariak 2026-2030 urteetarako Hiruko Ituna lankidetza protokolo berria sinatu dute Donostiako Aieteko Jauregian.

Berritze honek hiru erakundeen borondatea berresten du euskararen aldeko elkarlanean urrats berriak emateko, euskararen lurralde osoan politika linguistikoaren inguruko lankidetza indartuz. Hitzarmenak hainbat arlo hartzen ditu barne, besteak beste hezkuntza, helduen euskalduntzea, ingurune digitala, erabilera sozialak, ikerketa soziolinguistikoa eta Europako proiektuak. Era berean, hiru erakundeek 2026ko jarduera programa ere onartu dute.

 

<- retour vers Berriak