Haur eta gazteentzako euskarazko opor egonaldiak antolatzeko merkatu publikoa irekia
Haur eta gazteentzako euskarazko opor egonaldiak antolatzeko merkatu publikoa
Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) haur eta gazteentzako euskarazko opor egonaldien antolatzeko merkatu publikoa ireki du. Merkatu publiko hau, EEPk berak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eramandako Eusguneak (EFA157/04) proiektuaren esparruan abiatzen du, Interreg POCTEFA 2025-2027 mugaz gaindiko lankidetza programa europarrak finantzaturik.
Euskarazko opor egonaldi horiek, Ipar Euskal Herriko 300 haur eta gazteei zuzenduko zaizkie eta 2026, 2027 eta 2028ko udetan iraganen dira euskararen erabilera % 50etik gorakoa den lurraldeetan (VII. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera).
Euskarazko udako opor egonaldiak antolatzen dituzu? Nola aurkeztu zure eskaintza?
Merkatu publikoaren inguruko baldintza zehatzak Akitaniako Merkatu Publikoen Elkartearen (AMPA) plataforman aurkituko dituzu esteka zuzen honen bidez: https://demat-ampa.fr/?page=Entreprise.EntrepriseDetailConsultation&id=601524&orgAcronyme=r1i64
Eskaintza egiteko epea
Zure eskaintza berantenez 2025-10-01ean 11:00ak aitzin eskuratu beharko dugu.
Galderarik?
Edozein xehetasun gehigarri nahi izanez gero, EEPko « Euskararen erabilpena » saileko lantaldea zure zerbitzuko da. Harremanetan sar zaitezke email honetara idatziz: egonaldiakmintzaira.fr.