Euskara Gaitasun Agiriak 2026: lehen azterketaldia
Banakako** izen emateak*:
2026ko martxoaren 11tik 31ra, gune honetan zuzenean, bulegoko tenoreetan eta
gelditzen diren tokien arabera.
Izena emateko prozesua hiru urratsetan egin behar da:
1-Identifikatzea edo erregistratzea (kontu bat sortzea, ez baduzu aitzineko azterketaldi edo urte batean egin): zure helbide elektronikoaren bitartez
2-Izena ematea: hautatu den mailako izen emateko fitxa betez eta igorriz
Kasu! baitezpadakoa da une horretan aitzin-izenematea baieztatzen duen mezu elektronikoa eskuratzea
Oharra: aitzin-izenematea baieztatzen duen mezu elektronikoa eskuratu ez baduzu, egiaztatu spametan eta beharrez, deitu EEPra.
3- Ordainketa. Izen emate saria: 35 € banku biramenduz (zehaztuz zure izen-deitura eta azterketa maila): izen ematea lehen deialdirako baieztatua izanen delarik, ordainketa egiteko BNA igorriko dizugu.
Azkenik, ordainketaren egiaztagiria igor azterketak
azterketak.eus helbidera.
Ordainketak lehen deialdirako egiteko epea: 2026ko apirilaren 11.
Ondoko egunetan beste mezu bat igorriko dizugu datu pertsonalak ongi diren egiaztatzeko: adi egon azterketak gaindituz gero, agiri ofizialean agertuko diren datuak baitira.
Ondotik, ordainketa bururatua delarik, azterketak baino egun batzuk lehenago, beste mezu bat eskuratuko duzu posta elektronikoz. Izen-emate agiri hori azterketa eguneko deialdia da eta idatziaren egunean aurkeztu beharko da.
C1eko azterketarientzat, lehen deialdian ez balitz aski tokirik izen ematea hartzeko, zuen adostasunarekin bigarren deialdirako atxikiko da aitzin-izenemate gisa (ikus azpian egutegia).
* Antolaketa eta baliabide arrazoiak direla medio, azterketari kopuru mugatua onartuko da azterketara, formakuntza zentroek prestatzen dituztenak eta baldintza geografikoa kontuan hartuz: frantziar Estatuan, sortu, bizi, lan egin edo ikasten ari diren kandidatuak baizik ez dira onartuko.
**Beren ikasleak EGAk agirietara prestatzeko EEPren gaikuntza duten formakuntza zentroetan, taldeka egin dituzte formakuntza zentroek berek. Formakuntza zentroei aitzin-izenemateak urtarriletik egin ditzaten eskatu zaie.
Egutegi hau urtean zehar moldatzen ahalko da, antolaketa beharrek hala eskatzen badute.
Lehen deialdiko azterketaren lehen zatia:
- EGAk C1 azterketa: maiatzaren 30ean, Baionako fakultatean 8:15ean
- EGAk B1 azterketa: maiatzaren 30ean, Baionako fakultatean 9:15ean
Platanoen bidea, 8 - 64100 BAYONNE - BAIONA
EGAk C1 azterketaren 2026ko lehen deialdiko egutegi osoa:
• Azterketariei izen-ematearen jakinarazpena (deialdia) mezu elektronikoz***: maiatzaren 25ean.
• Proba idatziak: maiatzaren 30ean.
• Azterketa idatziaren emaitzak (mezu elektronikoz***): ekainaren 17an berantenez
• Ahozko azterketarako deialdia (mezu elektronikoz***): ekainaren 18an
• Ahozko azterketak: ekainaren 20an
***Ongi begira baztergarrien kutxan ere badaezpada
EGAk B1 azterketaren 2026ko egutegi osoa:
• Azterketariei izen-ematearen jakinarazpena mezu elektronikoz***: maiatzaren 25ean.
• Proba idatziak: maiatzaren 30ean.
• Azterketa idatziaren emaitzak (mezu elektronikoz***): ekainaren 10ean edo 17an berantenez
• Ahozko azterketarako deialdia (mezu elektronikoz***): ekainaren 11n edo 18an
• Ahozko azterketak: ekainaren 13an edota 20an
***Ongi begira baztergarrien karpetan (spam) ere badaezpada
Bigarren deialdiko azterketaren lehen zatia:
- EGAk C1 azterketa: irailaren 26an, Baionako fakultatean
Platanoen bidea, 8 - 64100 BAYONNE - BAIONA
EGAk C1 azterketaren 2026ko bigarren deialdiko egutegi osoa:
• Azterketariei izen-ematearen jakinarazpena (deialdia) mezu elektronikoz***: irailaren 21ean.
• Proba idatziak: irailaren 26an.
• Azterketa idatziaren emaitzak (mezu elektronikoz***): urriaren 14an berantenez
• Ahozko azterketarako deialdia (mezu elektronikoz***): urriaren 15ean
• Ahozko azterketak: urriaren 17an
***Ongi begira baztergarrien kutxan ere badaezpada
Informazioa
2026 EGA C1 antolamendu arauak
2026 EGAk B1 antolamendu arauak





