Euskara Gaitasun Agiriak 2026: Bigarren azterketaldia

2026-07-01 Catégorie :

Formakuntza zentroek izen emateak oraindanik egin behar dituzte azterketak.eus plataformako beren sarbidetik

Banakako ** izen emateak*:

2026ko agorrilaren 17tik irailaren 6ra, gune honetan zuzenean.

gelditzen diren tokien arabera.

Izena emateko prozesua hiru urratsetan egin behar da:

1-Identifikatzea edo erregistratzea (kontu bat sortzea, ez baduzu aitzineko azterketaldi edo urte batean egin): zure helbide elektronikoaren bitartez

2-Izena ematea: hautatu den mailako izen emateko fitxa betez eta igorriz

Kasu! baitezpadakoa da une horretan aitzin-izenematea baieztatzen duen mezu elektronikoa eskuratzea

Oharra: aitzin-izenematea baieztatzen duen mezu elektronikoa eskuratu ez baduzu, egiaztatu spametan eta beharrez, deitu EEPra.

3- Ordainketa. Izen emate saria: 35 € banku biramenduz (zehaztuz zure izen-deitura eta azterketa maila): izen ematea lehen deialdirako baieztatua izanen delarik, ordainketa egiteko BNA igorriko dizugu.

Azkenik, ordainketaren egiaztagiria igor azterketak(at)azterketak.eus helbidera. 

Ordainketak lehen deialdirako egiteko epea: 2026ko irailaren 11a.

Ondoko egunetan beste mezu bat igorriko dizugu datu pertsonalak ongi diren egiaztatzeko: adi egon azterketak gaindituz gero, agiri ofizialean agertuko diren datuak baitira.

Ondotik, ordainketa bururatua delarik, azterketak baino egun batzuk lehenago, beste mezu bat eskuratuko duzu posta elektronikoz. Izen-emate agiri hori azterketa eguneko deialdia da eta idatziaren egunean aurkeztu beharko da.

* Antolaketa eta baliabide arrazoiak direla medio, azterketari kopuru mugatua onartuko da azterketara, baldintza geografikoa kontuan hartuz: frantziar Estatuan, sortu, bizi, lan egin edo ikasten ari diren kandidatuak baizik ez dira onartuko.

** Beren ikasleak EGAk agirietara prestatzeko EEPren gaikuntza duten formakuntza zentroetan ikasleen izen emateak, taldeka eginen dituzte formakuntza zentroek berek.

 

Azterketaren lehen zatia:

Honako egutegia urtean zehar moldatzen ahalko da, antolaketa beharrek hala eskatzen badute.

  • C1 mailako azterketa: irailaren 26an, Baionako fakultatean (Collège EEI) Platanoen bidea, 8 - 64100 BAYONNE - BAIONA
  • EGAk A2 azterketako izen emateak formakuntza zentroek taldeka egin behar dituzte eta irailaren 26an iraganen ere da azterketa idatzia, toki berean
  • B2 mailako azterketa: idatzizko azterketa elektronikoa, azaroaren 21ean, hainbat azterketa-zentrotan (azterketari bakoitzak xehetasunak bere azterketa-deialdian eskuratuko ditu ast bat lehenago)

C1 mailako azterketaren 2026ko bigarren deialdiko egutegi osoa

• Azterketarien behin betiko izen ematea (e-postaz***): irailaren 14an.
• Proba idatziak: irailaren 26an.
• Azterketa idatziaren emaitzak (e-postaz***): urriaren 14an berantenez

• Ahozko azterketak: urriaren 17an
 

B2 mailako azterketaren 2026ko egutegi osoa: izen emate kopuruaren arabera

• Azterketarien behin betiko izen ematea (e-postaz***): azaroaren 14an.
• Proba idatziak ordenagailuz: azaroaren 21ean
• Azterketa idatziaren emaitzak (e-postaz***): abenduaren 9an berantenez
• Ahozko azterketak: abenduaren 12an Baionako fakultatean

***Ongi begira baztergarrien karpetan (spam) ere badaezpada

Informazioa

2026 EGAk C1 eskuorria

2026 C1 antolamendu arauak

2026 EGAk C1 azterketa eredua

2026 EGAk B2 eskuorria

2026 EGAk B2 antolamendu arauak

2026 EGAk B2 azterketa eredua

 

<- retour vers Berriak