Euskara gaitasun agiriak 2026 B2: azterketarien izen emateak berrestea eta tenorea zehaztea
EGAk B2 eskuratzeko 2026ko lehen deialdi mugatuko azterketetara izena emateko epea bururatu da.
Izena eman duten azterketariek izen-emate ziurtagiria (deialdia) eskuratu dute posta elektronikoz, izena ematean zehaztu zuten helbidera (ongi begiratu mezu baztergarrietan, spametan).
EGAk B2rako azterketariek ziurtagiri hori maiatzaren 23an goizeko 8:30ean Largenté ikastegian aurkeztu beharko dute.
- Largenté lizeoa: Jacques Loëb etorbidea, 42 - 64100 BAIONA
Aurtengo azterketa ere ordenagailuz iraganen baita, aitzineko urteetako azterketa elektronikoetan trebatzeko aukera eskaintzen dugu, honako loturan klik eginez: https://azterketak.eus/azterketa
Oroit, EGAk C1 eta B1 mailetan izena eman duten azterkariek, maiatzaren 30ean Baionako fakultatean, hurrenez hurren 8:15 eta 9:15ean iraganen diren azterketetarako deialdiak, heldu den maiatzaren 26an eskuratuko dituztela.





