Euskara Gaitasun Agiriak 2026: Lehen azterketaldia

2026-02-12 Catégorie :

Banakako** izen emateak*:

2026ko martxoaren 1etik 31ra, gune honetan zuzenean.

Izena emateko prozesua hiru urratsetan egin behar da:

1-Identifikatzea edo erregistratzea (kontu bat sortzea, ez baduzu aitzineko azterketaldi edo urte batean egin): zure helbide elektronikoaren bitartez

2-Izena ematea: hautatu den mailako izen emateko fitxa betez eta igorriz

Kasu! baitezpadakoa da une horretan aitzin-izenematea baieztatzen duen mezu elektronikoa eskuratzea

Oharra: aitzin-izenematea baieztatzen duen mezu elektronikoa eskuratu ez baduzu, egiaztatu spametan eta beharrez, deitu EEPra.

3- Ordainketa. Izen emate saria: 35 € banku biramenduz (zehaztuz zure izen-deitura eta azterketa maila): 

RIB: 30001 00178 C6430000000 83

IBAN: FR89 3000 1001 78C6 4300 0000 083

BIC: BDFEFRPPCT

Azkenik, ordainketaren egiaztagiria igor azterketak(at)azterketak.eus helbidera. 

Ordainketak egiteko epea: 2026ko apirilaren 3a.

 

Ondoko egunetan beste mezu bat igorriko dizugu datu pertsonalak ongi diren egiaztatzeko: adi egon azterketak gaindituz gero, agiri ofizialean agertuko diren datuak baitira.

Ondotik, ordainketa bururatua delarik, azterketak baino egun batzuk lehenago, beste mezu bat eskuratuko duzu posta elektronikoz. Izen-emate agiri hori azterketa eguneko deialdia da eta idatziaren egunean aurkeztu beharko da.

* Antolaketa eta baliabide arrazoiak direla medio, azterketari kopuru mugatua onartuko da azterketara, baldintza geografikoa kontuan hartuz: frantziar Estatuan, sortu, bizi, lan egin edo ikasten ari diren kandidatuak baizik ez dira onartuko.

**Beren ikasleak EGAk agirietara prestatzeko EEPren gaikuntza duten formakuntza zentroetan, taldeka eginen dituzte formakuntza zentroek berek. Formakuntza zentroei aitzin-izenemateak urtarriletik egin ditzaten eskatu zaie.

Azterketaren lehen zatia:

Egutegi hau urtean zehar moldatzen ahalko da, antolaketa beharrek hala eskatzen badute.

  • EGAk C1 azterketa: maiatzaren 30ean, Baionako fakultatean
  • EGAk B1 azterketa: maiatzaren 30ean, Baionako fakultatean

Platanoen bidea, 8 - 64100 BAYONNE - BAIONA

EGAk C1 azterketaren 2026ko lehen deialdiko egutegi osoa:

• Azterketariei izen-ematearen jakinarazpena (deialdia) mezu elektronikoz***: maiatzaren 25ean.
• Proba idatziak: maiatzaren 30ean.
• Azterketa idatziaren emaitzak (mezu elektronikoz***): ekainaren 17an berantenez
• Ahozko azterketarako deialdia (mezu elektronikoz***): ekainaren 18an

• Ahozko azterketak: ekainaren 20an


***Ongi begira baztergarrien kutxan ere badaezpada

EGAk B1 azterketaren 2026ko egutegi osoa:

• Azterketariei izen-ematearen jakinarazpena mezu elektronikoz***: maiatzaren 25ean.
• Proba idatziak: maiatzaren 30ean.
• Azterketa idatziaren emaitzak (mezu elektronikoz***): ekainaren 10ean edo 17an berantenez
• Ahozko azterketarako deialdia (mezu elektronikoz***): ekainaren 11n edo 18an

• Ahozko azterketak: ekainaren 13an edota 20an

***Ongi begira baztergarrien karpetan (spam) ere badaezpada

Informazioa

2026 EGAk C1 eskuorria

2026 EGA C1 antolamendu arauak

2026 EGAk C1 azterketa eredua

2026 EGAk B1 eskuorria

2026 EGAk B1 antolamendu arauak

2026 EGAk B1 azterketa eredua

 

<- retour vers Berriak