Euskara gaitasun Agiriak 2025 II - Izen ematea hetsia da.
2025-09-08
Catégorie :
2025eko EGA C1 eta EGAk B2 azterketen deialdiko izen emate epea bururatu da.
Izena eman duten azterketariek mezu elektronikoz eskuratuko dute behin betiko izen ematearen berri, hurrenez-hurren, irailaren 22an eta azaroaren 7an.
EGAk A2ko azterketak (formakuntza zentroetako ikasleentzat soilik) EGAk C1eko egun eta toki beretan iraganen dira.
Izen emate ordainsaria: 35 € irailaren 12a gabe isurtzekoak "SGC de Bayonne"-ren izenean egin txekez.
Pagamendua egiterakoan:
- egiazta ezazu zuhaurk egin behar duzula ordainsariaren isurpena eta ez zure enplegatzaileak edo formakuntza zentroak;
- txekea igortzean, zehaztu itzazu honakoak:
- hautatu duzun agiria (EGAk C1 ala EGAk B2),
- zure izen-deiturak,
- zure sorteguna.