Euskara Gaitasun Agiriak 2025: Bigarren azterketaldia
Formakuntza zentroek oraindanik egin dtzakete zuzenean azterketak.eus plataformako beren sarbidetik
Banakako ** izen emateak*:
2025eko agorrilaren 18tik irailaren 7ra, gune honetan zuzenean.
Izena emateko prozesua hiru urratsetan egin behar da:
1-Identifikatzea edo erregistratzea: zure helbide elektronikoaren bitartez
2-Izena ematea: hautatu den mailako izen emateko fitxa betez eta igorriz
Kasu! baitezpadakoa da une horretan izen ematea baieztatzen duen mezu elektronikoa eskuratzea
Oharra: izen ematea baieztatzen duen mezu elektronikoa eskuratu ez baduzu, egiaztatu spametan eta beharrez, deitu EEPra.
3- Ordainketa egitea. Izen emate saria: 35 €
Postaz honako helbidera: EEP-OPLB, Platanoen bidea, 2 - 64100 Baiona.
Ordainketak egiteko epea: irailaren 12a (txekeak honakoaren izenean: "SGC de Bayonne")
Izen ematea eta ordainketa bururatua delarik, azterketariak izen-emate agiria eskuratuko du posta elektronikoz. Izen-emate agiri hori eraman beharko du azterketa egunean.
* Antolaketa eta baliabide arrazoiak direla medio, azterketari kopuru mugatua onartuko da azterketara, baldintza geografikoa kontuan hartuz: frantziar Estatuan, sortu, bizi, lan egin edo ikasten ari diren kandidatuak baizik ez dira onartuko.
** Beren ikasleak EGAk agirietara prestatzeko EEPren gaikuntza duten formakuntza zentroetan FKParen onuradun diren ikasleen izen emateak, taldeka eginen dituzte formakuntza zentroek berek.
Azterketaren lehen zatia:
Honako egutegia urtean zehar moldatzen ahalko da, antolaketa beharrek hala eskatzen badute.
- C1 mailako azterketa: irailaren 27an, Baionako fakultatean (Collège EEI) Platanoen bidea, 8 - 64100 BAYONNE - BAIONA
- EGAk A2 azterketako izen emateak formakuntza zentroek taldeka egin behar dituzte eta irailaren 27an iraganen ere da azterketa idatzia, toki berean
- B2 mailako azterketa: azterketa elektronikoa, azaroaren 15ean, Baionako 3 lizeotan: Bernat Etxepare, Largenté eta Villa Pia (azterketari bakoitzak xehetasunak bere azterketa-deialdian eskuratuko ditu)
C1 mailako azterketaren 2025eko bigarren deialdiko egutegi osoa
• Azterketarien behin betiko izen ematea (e-postaz***): irailaren 15ean.
• Proba idatziak: irailaren 27an.
• Azterketa idatziaren emaitzak (e-postaz***): urriaren 15ean
• Ahozko azterketak: urriaren 18an
B2 mailako azterketaren 2025eko egutegi osoa: izen emate kopuruaren arabera
• Azterketarien behin betiko izen ematea (e-postaz***): irailaren 15ean.
• Proba idatziak ordenagailuz: azaroaren 15ean
• Azterketa idatziaren emaitzak (e-postaz***): abenduaren 3an
• Ahozko azterketak: abenduaren 6an Baionako fakultatean
***Ongi begira baztergarrien karpetan (spam) ere badaezpada
Informazioa
2025 EGA C1 antolamendu arauak
2025 EGAk B2 antolamendu arauak