Euskara Gaitasun Agiriak 2024: Lehen azterketaldia

2024-02-09 Catégorie :

Banakako** izen emateak*:

2024ko martxoaren 1etik 31ra, gune honetan zuzenean.

Izena emateko prozesua hiru urratsetan egin behar da:

1-Identifikatzea edo erregistratzea: zure helbide elektronikoaren bitartez

2-Izena ematea: hautatu den mailako izen emateko fitxa betez

3-Bururatzea: izen emateko fitxa igorriz eta ordainketa eginez


Izen emate saria: 35 €

Postaz honako helbidera: EEP-OPLB, Platanoen bidea, 2 - 64100 Baiona.

Ordainketak egiteko epea: apirilaren 19a

* Antolaketa eta baliabide arrazoiak direla medio, azterketari kopuru mugatua onartuko da azterketara, baldintza geografikoa kontuan hartuz: frantziar Estatuan, sortu, bizi, lan egin edo ikasten ari diren kandidatuak baizik ez dira onartuko.

**Beren ikasleak EGAk agirietara prestatzeko EEPren gaikuntza duten formakuntza zentroetan, FKParen onuradun diren ikasleen izen emateak, taldeka eginen dituzte formakuntza zentroek berek.

Azterketaren lehen zatia:

 Egutegi hau urtean zehar moldatzen ahalko da, antolaketa beharrek hala eskatzen badute.

  • EGAk C1 azterketa: maiatzaren 25ean, Baionako fakultatean
  • EGAk B1 azterketa: ekainaren 1ean, Baionako fakultatean
  • EGAk B2 eta EGAk A2 azterketak 2024ko irailean iraganen dira.

Platanoen bidea, 8 - 64100 BAYONNE - BAIONA

 

EGAk C1 azterketaren 2024ko lehen deialdiko egutegi osoa

Azterketariei izen-ematearen jakinarazpena mezu elektronikoz***: maiatzaren 13an.

• Proba idatziak: maiatzaren 25ean.

• Azterketa idatziaren emaitzak (mezu elektronikoz***): ekainaren 12an

• Ahozko azterketarako deialdia (mezu elektronikoz***): ekainaren 13an

• Ahozko azterketak: ekainaren 15ean

***Ongi begira baztergarrien kutxan ere badaezpada

EGAk B1 azterketaren 2024ko egutegi osoa:

Azterketariei izen-ematearen jakinarazpena mezu elektronikoz***: maiatzaren 13an.

• Proba idatziak: ekainaren 1ean .

• Azterketa idatziaren emaitzak (mezu elektronikoz***): ekainaren 19an

• Ahozko azterketarako deialdia (mezu elektronikoz***): ekainaren 20an

• Ahozko azterketak: ekainaren 22an

***Ongi begira baztergarrien karpetan (spam) ere badaezpada

Informazioa

2024 EGAk C1 eskuorria

2024 EGA C1 antolamendu arauak

2024 EGAk C1 azterketa eredua

2024 EGAk B1 eskuorria

2024 EGAk B1 antolamendu arauak

2024 EGAk B1 azterketa eredua

 

<- retour vers Berriak