Euskara Gaitasun Agiriak 2024: Bigarren azterketaldia

2024-07-10 Catégorie :

Banakako ** izen emateak*:

2024ko agorrilaren 19tik irailaren 8ra, gune honetan zuzenean.


Izen emate saria: 35 €

Postaz honako helbidera: EEP-OPLB, Platanoen bidea, 2 - 64100 Baiona.

Ordainketak egiteko epea: irailaren 13a

* Antolaketa eta baliabide arrazoiak direla medio, azterketari kopuru mugatua onartuko da azterketara, baldintza geografikoa kontuan hartuz: frantziar Estatuan, sortu, bizi, lan egin edo ikasten ari diren kandidatuak baizik ez dira onartuko.

** Beren ikasleak EGAk agirietara prestatzeko EEPren gaikuntza duten formakuntza zentroetan FKParen onuradun diren ikasleen izen emateak, taldeka eginen dituzte formakuntza zentroek berek.

 

Azterketaren lehen zatia:

 Honako egutegia urtean zehar moldatzen ahalko da, antolaketa beharrek hala eskatzen badute.

  • C1 mailako azterketa: irailaren 28an, Baionako fakultatean (Collège EEI)
  • B2 mailako azterketa: irailaren 21ean, Baionako fakultatean (Collège EEI)
  • EGAk A2 azterketako izen emateak formakuntza zentroek taldeka egin behar dituzte bestalde eta irailaren 28an iraganen da azterketa idatzia

Platanoen bidea, 8 - 64100 BAYONNE - BAIONA

 

C1 mailako azterketaren 2024ko bigarren deialdiko egutegi osoa

Azterketarien behin betiko izen ematea (mezu elektrionikoz***): irailaren 16an.

• Proba idatziak: irailaren 28an.

• Azterketa idatziaren emaitzak (e-mezuz***): urriaren 18an

• Ahozko azterketak: urriaren 19an

 

B2 mailako azterketaren 2024ko egutegi osoa: izen emate kopuruaren arabera

Azterketarien behin betiko izen ematea (e-mezuz***): irailaren 16an.

• Proba idatziak: irailaren 21ean

• Azterketa idatziaren emaitzak (e-mezuz***): urriaren 10ean edo 18an

• Ahozko azterketak: urriaren 12an edo 19an

***Ongi begira baztergarrien karpetan (spam) ere badaezpada

Informazioa

2024 EGAk C1 eskuorria

2024 EGA C1 antolamendu arauak

2024 EGAk C1 azterketa eredua

2024 EGAk B2 eskuorria

2024 EGAk B2 antolamendu arauak

2024 EGAk B2 azterketa eredua

 

<- retour vers Berriak