Euskara Gaitasun Agiriak 2023: Lehen azterketa deialdia
Izen emateak*:
2023ko martxoaren 1etik 31ra, gune honetan zuzenean.
Izena emateko prozesua hiru urratsetan egin behar da:
1-Identifikatzea edo erregistratzea: zure helbide elektronikoaren bitartez
2-Izena ematea: hautatu den mailako izen emateko fitxa betez
3-Bururatzea: izen emateko fitxa igorriz eta ordainketa eginez
Izen emate saria: 35 €
Postaz honako helbidera: EEP-OPLB, Platanoen bidea, 2 - 64100 Baiona.
Ordainketak egiteko epea: apirilaren 24a
* Antolaketa eta baliabide arrazoiak direla medio, kandidatu kopuru mugatua onartuko da azterketara, baldintza geografikoa kontutan hartuz: frantziar Estatuan, sortu, bizi, lan egin edo ikasten ari diren kandidatuak baizik ez dira onartuko.
Azterketaren lehen zatia:
Egutegi hau urtean zehar moldatzen ahalko da, antolaketa beharrek hala eskatzen badute.
- EGAk C1 azterketa: maiatzaren 27an, Baionako fakultatean
- EGAk B1 azterketa: ekainaren 3an, Baionako fakultatean
Platanoen bidea, 8 - 64100 BAYONNE - BAIONA
EGAk C1 azterketaren 2023ko lehen deialdiko egutegi osoa
• Azterketarien zerrenda (webgunean): maiatzaren 15ean.
• Proba idatziak: maiatzaren 27an.
• Azterketa idatziaren emaitzak (webgunean): ekainaren 14an
• Ahozko azterketarako deialdia: ekainaren 16n
• Ahozko azterketak: ekainaren 17an
EGAk B1 azterketaren 2023ko egutegi osoa:
• Azterketarien zerrenda (webgunean): maiatzaren 15ean.
• Proba idatziak: ekainaren 3an .
• Azterketa idatziaren emaitzak (webgunean): ekainaren 21ean
• Ahozko azterketarako deialdia: ekainaren 23an
• Ahozko azterketak: ekainaren 24ean
Informazioa
2023 EGA C1 antolamendu arauak
2023 EGAk B1 antolamendu arauak