"Euskara ene gisara", helduak euskalduntzera sustatzeko komunikazio kanpaina

2024-09-05 Catégorie :

 

Euskara ikasteko eskaitza aberatsa da lurraldea, bakoitzari egokituriko konponbideak proposatzen dituzten erakundeei esker: arratsako kurtsoak, ikastaldiak, hizkuntza egonaldiak, lanbide heziketa.

"Euskara ene gisara" lelopean, Euskal Hirigune Elkargoak eta Euskararen Erakunde Publikoak pertsona berriak euskara ikastera gonbidatu nahi dituzte Iparraldean den eskaintza aurkeztuz. Horregatik, informazio praktiko guzia (formakuntza erakundeak, izen emate estekak) webgune batean bildu dituzte: https://japprendslebasque.com

Euskal musikaz zaletzea, bere haurrari ipuinak irakurtzen menturatzea, ezagutza berriak egin nahi izatea... kanpaina honek ikasteko motibazioak anitzak direla eta bakoitzaren baitan oihartzuna ezberdina dela erakusten dute

 

<- retour vers Berriak