Euskara agiriak 2021 - Izen ematea hetsia da.

2021-04-01 Catégorie :

2021eko EGA (C1 maila)  eta B1EA (B1 maila)  azterketen deialdiko izen emate epea bururatu da.
Izena eman dutenen zerrenda 2021eko maiatzaren 7an hemen berean argitaratuko da.

Izen emate ordainsaia: 24 € apirilaren 20a gabe isurtzekoak.

Pagamendua egiterakoan :

  • egiazta ezazu zuhaurek egin behar duzula ordainsariaren isurpena eta ez zure enplegatzaileak edo formakuntza zentroak;
  • txekea igortzean, zehaztu itzazu honakoak:
    • hautatu duzun agiria (EGA ala B1EA),
    • zure izen-deiturak,
    • zure sorteguna.

Pandemiak eragin salbuespen-egoera dela medio, posta zerbitzuek dituzten arazoak ikusirik, ordainsaria zuzenean bankuz isuri nahi duzuenek, honako IBAN zenbakira isuriz egin dezakezue, ongi zehaztuz zein azterketatan eman duzuen izena eta zuen izen-deiturak eta sorteguna:

 

Titulaire :         EEP-OPLB

Banque :          Banque de France

IBAN :              FR89 3000 1001 78C6 4300 0000 083

BIC :                BDFEFRPPCCT

 

 

 

 

 

<- retour vers Berriak