Euskara agiriak 2020: Lehen azterketa deialdia

2020-01-20 Catégorie :

Izen emateak*: 2020ko martxoaren 1etik 31ra, gune honetan zuzenean.


Izen emate saria: 24 €

Postaz ondoko helbidera: EEP-OPLB, Platanoen ibilbidea, 2 - 64100 Baiona.

Ordainketak egiteko epea: apirilaren 20a

* Antolaketa eta baliabide arrazoiak direla medio, kandidatu kopuru mugatua onartuko da azterketara, baldintza geografikoa kontutan hartuz: frantziar Estatuan, sortu, bizi, lan egin edo ikasten ari diren kandidatuak baizik ez dira onartuko.

Azterketaren lehen zatia:
Maiatzaren 16an, Baionako UFRean
Platanoen ibilbidea, 8 - 64100 BAYONNE -BAIONA

2020ko lehen deialdiko egutegi osoa (behin-behinekoa):

• Azterketarako kandidatuen zerrenda (webgunean): maiatzarren 7an.

• Proba idatzia: maiatzaren 16an.

• Azterketa idatziaren emaitzak (webgunean): ekainaren 3an (B1EA) eta ekainaren 17an (EGA).

• Ahozko azterketarako deialdia: ekainaren 5ean (B1EA) eta 19an (EGA).

• Ahozko azterketak: ekainaren 6an (B1EA) eta 20an (EGA).

 

Informazioa

2020 C1 esku-orria

2020 C1 antolamendu arauak

2020 C1 azterketa eredua

2020 B1 esku-orria

2020 B1 antolamendu arauak

2020 B1 azterketa eredua

 

<- retour vers Berriak