Inkesta soziolinguistikoa : inkestatzaile elebidunak bilatzen ditugu !

2026-05-20 Catégorie :

Ekainaren 8tik Uztailaren 3ra eginen diren inkesta soziolinguistikoaren telefono bidezko landa lanak Euskararen Erakunde Publikoak esleitutako Bordaleko Cohda enpresaren bitartez eginen dira.

Aitzineko urteetan bezala, inkesta soziolinguistikoaren helburua euskararen egoera aztertzea da, gaitasunak, transmisioa, euskararen erabilpena eta hizkuntzaren sustapenari buruzko iritziari buruz galdezkatuz Iparraldeko biztanleen lagin bat.

Inkestak euskaraz egin ahal izateko, 3 inkestatzaile euskaldun bilatzen ditugu.

 

  • Kontratu mugatua izango litzateke, denbora osoan, astelehenetik ostiral goiza arte.
  • Tenoreak : 10:00 – 14:00 / 15:00-19:00
  • Iraupena eta tenoreak beharren arabera egokitzen ahalko dira.

 Inkestak Cohda enpresaren Bordaleko bulegoetatik eginen dira baina baldintzaturiko telelana onartua izan daiteke.

 Hautagaitza aurkezteko edo informazio gehigarriak lortzeko :

LAMBERTIE Thierry / 05 16 57 07 32 / t.lambertie(at)cohda.fr 

Euskaren Erakunde Publikoa / 05 59 25 52 45 / eep-oplb(at)mintzaira.fr 

 

 

 

 

 

<- retour vers Berriak