EGAk B1 2025: azterketa idatziaren emaitzak
2025eko B1 mailako Euskara Gaitasun Agiria eskuratzeko azterketa idatzia maiatzaren 24an iragan zen. Bertara aurkeztu zirenek, emaitzak posta elektronikoz eskuratuko dituzte.
EGAk B1 ahozko azterketa:
- 2025eko ekainaren 14an 8:30 eta 13:00 artean iraganen da Baionako Unibertsitateko egoitzan: Collège E2I
Azterketari bakoitzak bere ordutegiarekin posta elektronikoz eskuratuko du ahozko azterketarako deialdia. Egiazta ezazue ere baztergarrien karpetan (spam).
Azterketa idatzia gainditu ez duten azterketariek kopien kontsultarako, ekainaren 25ean horretarako antolatu den saioan Batzorde zientifikoarekin hitzordua eskatu nahi izanez gero, hemen egin dezakete eskaera ekainaren 16a aitzin.