EEP eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzarako hitzarmenaren izenpetzea

2019-04-04 Catégorie :

Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak eta Beñat Arrabit Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoko  Lehendakaria euskara elkarlanean sustatzeko erakunde bien konpromisoa berretsi dute atzo, Baionan egindako ekitaldi batean. 2017-2022 epealdirako hitzarmen markoaren barruan, gaurko ekitaldian 2019rako lankidetzaren lan-ildoak ezagutzera eman dituzte eta, horrekin batera, erakunde bien diru-ekarpena zehaztu dute. Partaideek erabaki dute 2019rako, 1.930.000 euro bideratzea Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile pribatuen lana diruz laguntzera. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 400.000 euro jarriko ditu xede horretarako. 

 

1. Izenpe ekitaldia

2. Prentsa oharra

3. 2019ko eranskina

 

 

 

<- retour vers Berriak