EEP ETA EUSKO JAURLARITZAREN ARTEKO LANKIDETZARAKO HITZARMENAREN IZENPETZEA

2023-04-03 Catégorie :

Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak eta Antton Curutcharry Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) lehendakariak 2021-2025 epealdiari dagokion esparru-hitzarmenaren aurtengo eranskina izenpetu dute gaur Baionan egindako prentsaurrekoan.

Eranskin honek zehazten ditu, alde batetik bi erakundeek 2023an elkarlanean burutuko dituzten egitasmoak, eta bestetik erakunde bien diru-ekarpenak.

2023 urterako,  bi partaideek erabaki dute 1.930.000 €-ko diru-funts komun baten bideratzea Ipar Euskal Herriko eragile pribatuen jarduerak diruz laguntzeko.

Aurten, Euskararen Erakunde publikoak 1.530.000 € ezarriko ditu xede horretarako eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 400.000 €.

 

 

 

 

 

<- retour vers Berriak