EEP eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzarako hitzarmenaren izenpetzea
Aitor ALDASORO ITURBE Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak eta Maïder BEHOTEGUY Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) lehendakariak 2025-2029 epealdiari dagokion esparru-hitzarmenaren aurtengo programa izenpetu dute gaur Baionan egindako prentsaurrekoan.
Programa honek zehazten ditu, alde batetik bi erakundeek 2026an elkarlanean burutuko dituzten egitasmoak, bai eta bi erakundeek aurten lankidetzarako diru-funts komunarendako bideratuko dituzten diru ekarpenak.
Horrela, 2026 urterako, bi partaideek erabaki dute 2.470.000 €-ko diru-funts komun baten osatzea Ipar Euskal Herriko eragile pribatuen jarduerak diruz laguntzeko.
Funts komun horretarako ekarpenak, aurten emendatu direnak, honakoak dira: Euskararen Erakunde publikoak 1.970.000 € ezarriko ditu xede horretarako eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 500.000 €.
- Prentsa oharra telekargatzeko lotura
- 2025-2029 esparru-hitzarmenari dagokion 2026ko programa telekargatzeko lotura






