C1 eta B2 mailetako Euskara Gaitasun Agirietarako azterketetan izen ematea irekia
C1 eta B2 mailetako Euskara Gaitasun Agiria eskuratzeko azterketetara izen emateko deialdia irekia da 2025eko agorrilaren 18tik irailaren 7ra:
>> Banakako izen ematea hemen
Izena emateko prozesua hiru urratsetan egin behar da:
1-Identifikatzea edo erregistratzea: zure helbide elektronikoaren bitartez
2-Izena ematea: hautatu den mailako izen emateko fitxa betez eta igorriz
Kasu! Baitezpadakoa da une horretan izen ematea baieztatzen duen mezu elektronikoa eskuratzea
Oharra: izen ematea baieztatzen duen mezu elektronikoa eskuratu ez baduzu, egiaztatu spametan eta beharrez, deitu EEPra
3- Ordainketa egitea. Izen emate saria: 35 €
Behin behineko izen-emate honekin 35 €-ko txekea irailaren 12a aitzin isuri ondotik ("SGC de Bayonne"-ren izenean), behin betiko izen ematea lortzen da.
Postaz honako helbidera: EEP-OPLB, Platanoen bidea, 2 - 64100 Baiona.
Pagamendua egiterakoan:
- egiazta ezazu zuhaurk egin behar duzula izen ematea eta ez zure formakuntza zentroak;
- egiazta ezazu zuhaurk egin behar duzula ordainsariaren isurpena eta ez zure enplegatzaileak;
- txekea igortzean, zehaztu itzazu honakoak:
- hautatu duzun agiria (EGAk C1 ala EGAk B2),
- zure izen-deiturak,
- zure sorteguna.
Izen ematea eta ordainketa bururatua delarik, azterketariak izen-emate agiria eskuratuko du posta elektronikoz. Izen-emate agiri hori eraman beharko du azterketa egunean.
Izen emate baldintzak: 2009ko urtarrilaren 1.a aitzin sortua izatea eta Frantzian sortu, ikasi, bizi edo lan egitea.
Beren ikasleak EGAk agirietara prestatzeko EEPren gaikuntza duten formakuntza zentroetan FKParen onuradun diren ikasleen izen emateak, taldeka eginen dituzte formakuntza zentroek berek.
EGAk A2 azterketarako izen ematea ere, taldeka eginen dituzte formakuntza zentroek berek.
Azterketaren lehen zatia:
Honako egutegi hau urtean zehar moldatzen ahalko da, antolaketa beharrek hala eskatzen badute.
- EGAk C1 azterketa: irailaren 27an, Baionako Fakultatean, Platanoen bidea, 8 - 64100 BAYONNE - BAIONA
- EGAk A2 azterketak EGAk C1eko azterketen egun eta toki beretan iraganen dira.
- EGAk B2 azterketa: azaroaren 15ean, Baionako 3 lizeotan: Bernat Etxepare, Largenté eta Villa Pia (azterketari bakoitzak xehetasunak bere azterketa-deialdian eskuratuko ditu).
EGAk C1 azterketaren 2025eko bigarren deialdiko egutegi osoa:
Behin betiko izen ematearen jakinarazpena (e-postaz*): irailaren 22an.
- Proba idatziak: irailaren 27an.
- Azterketa idatziaren emaitzak (e-postaz*): urriaren 15ean
- Ahozko azterketarako deialdia (e-postaz*): urriaren 16an
- Ahozko azterketak: urriaren 18an
*Ongi begira baztergarrien (spam) kutxan ere badaezpada
EGAk B2 azterketaren 2025eko deialdiko egutegi osoa:
Behin betiko izen ematearen eta azterketa-lekuaren jakinarazpena (mezu elektronikoz*): azaroaren 7an.
- Proba idatziak ordenagailuz: azaroaren 15ean
- Azterketa idatziaren emaitzak (e-postaz*): abenduaren 3an
- Ahozko azterketarako deialdia (e-postaz*): abenduaren 4an
- Ahozko azterketak: abenduaren 6an
*Ongi begira baztergarrien karpetan (spam) ere badaezpada
Azterketari batek egokitzapenak behar baditu, xehetasunak eta beharrezko mediku-agiria, izen-emate epeetan helarazi beharko ditu EEPra.
Norbaitek ahozko azterketarako ordutegi berezia behar balu, izena ematen duen unetik jakinarazi beharko luke, beharrezkoak diren ziurtagiriak emanez. Ahozko azterketarako ordutegi bereziaren beharra berantago jakinen balu, berantenez azterketa idatziaren egunean jakinarazi beharko luke.
Informazioa
2025 EGA C1 antolamendu arauak
2025 EGAk B1 antolamendu arauak