C1 eta B1 mailetako Euskara Gaitasun Agirietarako azterketetan izen ematea irekia
C1 eta B1 mailetako Euskara Gaitasun Agiria eskuratzeko azterketetara izen emateko deialdia irekia da 2023ko martxoaren 1etik 31 arte:
>> Izena eman hemen
Izena emateko prozesua hiru urratsetan egin behar da:
1-Identifikatzea edo erregistratzea: zure helbide elektronikoaren bitartez
2-Izena ematea: hautatu den mailako izen emateko fitxa betez
3-Bururatzea: izen emateko fitxa igorriz eta ordainketa eginez
Behin behineko izen-emate honekin 35 €-ko txekea isuri ondotik (Trésor Public-en izenean), behin betiko izen ematea lortzen da.
Pagamendua egiterakoan:
- egiazta ezazu zuhaurk egin behar duzula ordainsariaren isurpena eta ez zure enplegatzaileak edo formakuntza zentroak;
- txekea igortzean, zehaztu itzazu honakoak:
- hautatu duzun agiria (EGAk C1 ala EGAk B1),
- zure izen-deiturak,
- zure sorteguna.
Izen emate baldintzak: 2007ko urtarrilaren 1.a aitzin sortua izatea eta Frantzian sortu, ikasi, bizi edo lan egitea.
Azterketaren lehen zatia:
Honako egutegi hau urtean zehar moldatzen ahalko da, antolaketa beharrek hala eskatzen badute.
- EGAk C1 azterketa: maiatzaren 27an, Baionako Fakultatean.
- EGAk B1 azterketa: ekainaren 3an, Baionako Fakultatean.
Platanoen bidea, 8 - 64100 BAYONNE - BAIONA
EGAk C1 azterketaren 2023ko lehen deialdiko egutegi osoa:
Azterketarien zerrenda (webgunean): maiatzaren 15ean.
- Proba idatziak: maiatzaren 27an.
- Azterketa idatziaren emaitzak (webgunean): ekainaren 14an
- Ahozko azterketarako deialdia: ekainaren 16an
- Ahozko azterketak: ekainaren 17an
EGAk B1 azterketaren 2023ko deialdiko egutegi osoa:
Azterketarien zerrenda (webgunean): maiatzaren 15ean.
- Proba idatziak: ekainaren 3an.
- Azterketa idatziaren emaitzak (webgunean): ekainaren 21ean
- Ahozko azterketarako deialdia: ekainaren 23an
- Ahozko azterketak: ekainaren 24an
Informazioa
2023 EGA C1 antolamendu arauak
2023 EGAk B1 antolamendu arauak