C1 eta B1 mailetako Euskara Gaitasun Agirietarako azterketetan izen ematea irekia
C1 eta B1 mailetako - EGAk C1 eta EGAk B1- Euskara Gaitasun Agiria eskuratzeko azterketetara banaka izena emateko deialdia irekia da 2026ko martxoaren 31 arte bulegoko tenoreetan (gelditzen diren tokien arabera).
>> Banakako izen ematea hemen
Izena emateko prozesua hiru urratsetan egin behar da:
1-Identifikatzea edo erregistratzea (kontu bat sortzea, ez baduzu aitzineko azterketaldi edo urte batez egina): zure helbide elektronikoaren bitartez
2-Izena ematea: hautatu den mailako izen emateko fitxa betez eta igorriz
Kasu! baitezpadakoa da une horretan aitzin-izenematea baieztatzen duen mezu elektronikoa eskuratzea
Oharra: aitzin-izenematea baieztatzen duen mezu elektronikoa eskuratu ez baduzu, egiaztatu spametan eta beharrez, deitu EEPra
3- Ordainketa: Izen emate saria: 35 € banku biramenduz (zehaztuz zure izen-deitura eta azterketa maila): izen ematea lehen deialdirako baieztatua izanen delarik, ordainketa egiteko BNA igorriko dizugu.
Ordainketak lehen deialdirako egiteko epea: 2026ko apirilaren 11.
Azkenik, ordainketaren egiaztagiria igor azterketak
azterketak.eus helbidera.
Pagamendua egin aitzin:
- egiazta ezazu zuhaurk egin behar duzula izen ematea eta ez zure formakuntza zentroak;
- egiazta ezazu zuhaurk egin behar duzula ordainsariaren isurpena eta ez zure enplegatzaileak.
Ondoko egunetan beste mezu bat igorriko dizugu datu pertsonalak ongi diren egiaztatzeko: adi egon azterketak gaindituz gero, agiri ofizialean agertuko diren datuak baitira.
Ondotik, ordainketa bururatua delarik, azterketak baino egun batzuk lehenago, beste mezu bat eskuratuko duzu posta elektronikoz. Izen-emate agiri hori azterketa eguneko deialdia da eta idatziaren egunean aurkeztu beharko da.
C1eko azterketarientzat, lehen deialdian ez balitz aski tokirik izen ematea hartzeko, zuen adostasunarekin bigarren deialdirako atxikiko da aitzin-izenemate gisa (ikus azpian egutegia).
* Antolaketa eta baliabide arrazoiak direla medio, azterketari kopuru mugatua onartuko da azterketara, formakuntza zentroek prestatzen dituztenak eta baldintza geografikoa kontuan hartuz: frantziar Estatuan, sortu, bizi, lan egin edo ikasten ari diren kandidatuak baizik ez dira onartuko.
**Beren ikasleak EGAk agirietara prestatzeko EEPren gaikuntza duten formakuntza zentroetako ikasleen izen emateak, taldeka eginen dituzte formakuntza zentroek.
Azterketaren lehen zatia:
Honako egutegi hau urtean zehar moldatzen ahalko da, antolaketa beharrek hala eskatzen badute.
- EGAk C1 azterketa: maiatzaren 30ean, Baionako Fakultatean 8:15ean.
- EGAk B1 azterketa: maiatzaren 30ean, Baionako Fakultatean 9:15ean.
Platanoen bidea, 8 - 64100 BAYONNE - BAIONA
- EGAk B2 eta EGAk A2 azterketak 2026ko udazkenean iraganen dira.
EGAk C1 azterketaren 2026ko lehen deialdiko egutegi osoa:
- Behin betiko izen ematearen jakinarazpena (deialdia) e-postaz***: maiatzaren 25ean.
- Proba idatziak: maiatzaren 30ean.
- Azterketa idatziaren emaitzak (e-postaz***): ekainaren 17an berantenez
- Ahozko azterketarako deialdia (e-postaz***): ekainaren 18ean
- Ahozko azterketak: ekainaren 20an
EGAk B1 azterketaren 2026ko deialdiko egutegi osoa:
- Behin betiko izen ematearen jakinarazpena (deialdia) e-postaz***: maiatzaren 18an edo 25ean.
- Proba idatziak: maiatzaren 30ean
- Azterketa idatziaren emaitzak (e-postaz***): ekainaren 10 edo 17an berantenez
- Ahozko azterketarako (e-postaz***): ekainaren 11n edo 18an
- Ahozko azterketak: ekainaren 13an edo 20an
***Ongi begira baztergarrien karpetan (spam) ere badaezpada
Azterketari batek egokitzapenak behar baditu, eskaera izen-ematearen unean egin behar du, izen-emate fitxan berean eta ondoko egunetan beharrezko mediku-agiriak izen emate epeetan helarazi beharko ditu (e-postaz).
Norbaitek ahozko azterketarako ordutegi berezia behar balu, izena ematen duen unetik jakinarazi beharko luke, beharrezkoak diren ziurtagiriak emanez. Ahozko azterketarako ordutegi bereziaren beharra berantago jakinen balu, berantenez azterketa idatziaren egunean jakinarazi beharko luke.
EGAk C1eko 2026ko bigarren deialdiko azterketaren lehen zatia:
- EGAk C1 azterketa: irailaren 26an, Baionako fakultatean
Platanoen bidea, 8 - 64100 BAYONNE - BAIONA
EGAk C1 azterketaren 2026ko bigarren deialdiko egutegi osoa:
• Azterketariei izen-ematearen jakinarazpena (deialdia) mezu elektronikoz***: irailaren 21ean.
• Proba idatziak: irailaren 26an.
• Azterketa idatziaren emaitzak (mezu elektronikoz***): urriaren 14an berantenez
• Ahozko azterketarako deialdia (mezu elektronikoz***): urriaren 15ean
• Ahozko azterketak: urriaren 17an
***Ongi begira baztergarrien kutxan ere badaezpada
Informazioa
2026 EGA C1 antolamendu arauak
2026 EGAk B1 antolamendu arauak





