2026 urterako euskararen alorrean diharduten eragileen sustatzeko hartu erabakiak

2026-06-30 Catégorie :

Euskararen Erakunde Publikoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Gobernuaren arteko hizkuntza politikaren alorreko mugaz gaindiko lankidetzaren esparruan, Ipar Euskal Herriko eragile pribatuei laguntzeko lankidetza funts komuna osatzen da urtero 2007tik honat.

2026an, fondoa 2.470.000 €-koa da, hots 2025ean baino 540.000 € gehiago. 2017az geroztik izan den lehen emendaketa da, bi partaideek euskararen alde hartu engaiamendua erakusten duena. 2026ko beraz, EEPren ekarpena 1.970.000 €-koa da (+440.000 €), eta Eusko Jaurlaritzarena berriz, 500.000 €-koa (+100.000 €).

EEPren 2026ko ekainaren 25eko Biltzar Nagusiak bozkatu dituen erabakiak, Euskararen Erakunde Publikoko eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako zerbitzuek eragile pribatuek (izan elkarte edo enpresa) helarazi eskaera guziak banan-bana aztertu ondoan hartuak izan dira.

Lankidetzarako fondo hori bi dirutza multzotan banatua da:

  • 2.300.000 €-ko dirutza multzoa, Euskararen Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzaren arteko sustapen-lerroekin bete betean datozela ikusita, Ipar Euskal Herriko 13 eragile jakin, 2026rako balio duen hitzarmenean oinarriturik diruztatzen dira. 13 eragile horien jarduerak hainbat alorretan banatzen dira: irakaskuntza, helduen euskalduntzea, euskal hedabideak, aisialdi jarduerak, bizitza soziala.
  • 170.000 €-ko dirutza multzoa, Ipar Euskal Herriko beste hainbat eragile pribaturi zuzendua zaio hizkuntza jarduera proiektu deialdiaren bidez, orohar, beste eragile pribatuen diruztatzeko. Proiektuek hainbat gai jorratzen dituzte : haurtzaroa, helduen euskalduntzea, irakaskuntza artistikoa eta kirola, hedabideak, bizitza soziala, argitalpena.

Erdietsiak izan diren dirulaguntzei buruzko xehetasunak prentsa-oharrean aurkituko dituzue:

Prentsa oharra

 

 

 

<- retour vers Berriak