2025 urterako euskararen alorrean diharduten eragileen sustatzeko hartu erabakiak

2025-06-30 Catégorie :

2025eko ekainaren 30a

EEPren 2025eko ekainaren 26ko Biltzar Nagusiak bozkatu dituen erabakiak, Euskararen Erakunde Publikoko eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako zerbitzuek eragile pribatuek (izan elkarte edo enpresa) helarazi eskaera guziak banan-bana aztertu ondoan hartuak izan dira.

2025. urteko, Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak eragile pribatuentzat osatu lankidetzarako fondoa 1.930.000 €-koa da, bi partaideen ekarpenez:

 

  • Euskararen Erakunde Publikoak: 1.530.000 €,
  • Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak: 400.000 €.

Lankidetzarako fondo hori bi dirutza multzotan banatua da:

 

  1. 1.793.500 €-ko dirutza multzoa, Euskararen Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzaren arteko sustapen-lerroekin bete betean datozela ikusita, Ipar Euskal Herriko 14 eragile jakin, 2025erako balio duen hitzarmenean oinarriturik diruztatzen dira. 14 eragile horien jarduerak hainbat alorretan banatzen dira: irakaskuntza, helduen euskalduntzea, euskal hedabideak, aisialdi jarduerak, bizitza soziala.
  2. 136.500 €-ko dirutza multzoa, Ipar Euskal Herriko beste hainbat eragile pribaturi zuzendua zaio hizkuntza jarduera proiektu deialdiaren bidez, orohar, beste eragile pribatuen diruztatzeko. Proiektuek hainbat gai jorratzen dituzte : haurtzaroa, helduen euskalduntzea, irakaskuntza artistikoa eta kirola, hedabideak, bizitza soziala, argitalpena.

 

Erdietsiak izan diren dirulaguntzei buruzko xehetasunak prentsa-oharrean aurkituko dituzue:

Prentsa oharra

 

<- retour vers Berriak