2023ko Hizkuntza Jarduera Proiektu deialdia irekia da

2023-04-03 Catégorie :

Hizkuntza Jarduera Proiektu deialdia Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin partaidetzan antolatua da, eragile pribatuek euskararen transmisioaren eta erabilpenaren arloan garatzen dituzten ekimenen laguntzeko.

Proiektu deialdiari buruzko zehaztapen garrantzitsuak:

  • Hizkuntza Jarduera Proiektu Deialdi hau, indarrean dagoen legediaren errespetatuan ofizialki deklaratu eta egoitza nagusia Ipar Euskal Herrian duen edozein elkarte edo eragile pribaturentzat irekia da
  • Deialdi honen bidez lagunduko diren proiektuek eta jarduerek 2023an burutu behar dute (urte anitzeko proiektu baten zati izan daitezke ere).
  • Lagunduko diren proiektu eta jarduerek koherenteak izan behar dute Euskararen Erakunde Publikoak onartu Proiektu estrategikoarekin.

 

Eskaera egin aitzin, proiektu-eramaileei galdegina zaie 2023ko Hizkuntza Jarduera Proiektu Deialdiaren araudia arretaz irakurtzea.

 

2023ko hizkuntza jarduera proiektu deialdia ikusi

 

 

<- retour vers Berriak