2026-2027ko Ikastetxeen Proiektu Deialdia
Euskarazko eta euskararen irakaskuntza eskaintzen duten eskolei zuzendua den Ikastetxeen proiektu deialdia apirilaren 24tik goiti irekia da 2026-2027 ikasturterako.
Aurkeztuko diren proiektuak euskararen erabilerari buruzkoak izan behar dira. Hots, ikastetxean edo ikasleen artean euskara sustatzeko, ikasleen motibazioa handitzeko eta euskararen irakaskuntzan, irakasle taldeeen indarrak azkartzeko.
Eskabide txostena ikastetxeko zuzendariaren zigilua eta izenpedurarekin EEPri helarazi behar da 2026ko ekainaren 26ko berantenik.





