2020 urterako Euskararen alorrean diharduten eragileen sustatzeko hartu erabakiak

2019-07-04 Catégorie :

Miren DOBARAN, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak, Beñat ARRABIT Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoko  Lehendakariak eta Bernadette SOULÉ, EEPko zuzendariak prentsaurreko baten bidez aurkeztu dituzte Euskararen Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzaren arteko partaidetzaren kari euskararen alorrean diharduten eragileen sustatzeko hartu erabakiak.

2020. urteko, Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak eragile pribatuentzat osatu lankidetzarako fondoa 1.930.000 €-koa da (2019ko hein berekoak), bi partaideen ekarpenez: 

  • Euskararen Erakunde Publikoak: 1.530.000 €
  • Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak: 400.000 € 

Lankidetzarako fondo hori bi dirutza multzotan banatua da:

  • 1.801.500 €-ko dirutza multzoa: Euskararen Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzaren arteko sustapen-lerroekin bete betean datozela ikusita, Ipar Euskal Herriko 15 eragile identifikatu 2020rako balio duen hitzarmenean oinarriturik diruztatzeko (9 eragile nagusi hixtorioak gehi 6 berriak : ikus prentsa oharra). 
  • 128.500 €-ko dirutza multzoa: Ipar Euskal Herriko beste hainbat eragile pribaturen laguntzeko hizkuntza jarduera Proiektu Deialdiaren bidez. 2020an, 32 eragilek aurkeztu 51 proiektu aztertu dira. 

>> Prentsa Oharra 2020

>> Ebazpen dokumentua 2020

 

<- retour vers Berriak