2019ko Hizkuntza jarduera proiektu deialdiaren irekitzea

2019-04-04 Catégorie :

Hizkuntza jarduera proiektu deialdiaren xedea, Ipar Euskal Herrian euskararen transmisioa eta erabilera sustatzeko ekimenak garatzen dituzten eragile pribatuei diru-laguntzak emateko modua antolatzea da.

Deialdi honen bidez lagunduak izango diren proiektu eta jarduerek 2019. urtean hasi eta bukatu beharko dute. Nolanahi ere, urte anitzeko proiektu baten zati izan daitezke.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak 380.000 €ko dirutza berezi baten jartzea erabaki dute.

Diru laguntza eskaeren egiteko eta txostenen pausatzeko azken epea: 2019ko maiatzaren 3a

Onuradunak:

Indarrean dagoen legediaren arabera    eraturiko eta Ipar Euskal Herrian egoitza soziala daukaten eragile pribatuek proiektuak aurkeztu ditzakete hizkuntza jarduera Proiektu Deialdi honetan.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak:

• Lagundutako proiektu eta jarduerek bat egin behar dute Euskararen Erakunde Publikoak onartutako Proiektu Estrategikoa eta Eusko Legebiltzarrak onartutako Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren helburuekin.

• Honako erronkei erantzun beharko dute:

  • Euskararen transmisioa garatzea
  • Euskararen erabilpena garatzea
  • Motibazioa piztea, euskararen transmisioa eta erabilpenaren aldeko dinamika baten sortzeko

• Argitalpenaren arloko proiektuak, Proiektu Deialdiaren araudiari uztartu dispositibo berezitu baten bidez tratatuak izanen dira (ikus argitalpenari dagozkion araudia eta eskabide txostena).

 

2019ko hizkuntza jarduera Proiektu Deialdia - Araudia

2019ko hizkuntza jarduera Proiektu Deialdia - Diru laguntza Eskabide Txostena

2019ko hizkuntza jarduera Proiektu Deialdia - Argitalpena atalaren araudia

2019ko hizkuntza jarduera Proiektu Deialdia - Argitalpen atalaren Eskabide Txostena

2019ko Proiektu fitxa - Argitalpen atala

 

<- retour vers Berriak