2019ko euskara agiri ofizialak eskuragai

2020-06-16 Catégorie :

Euskararen Erakunde Publikoak eta Paue eta Bordeleko Unibertsitateek antolatzen duten B1 eta C1 mailetako Euskara Gaitasun Agiriaren (EGA) eta B1 mailako Euskara Agiriaren (B1EA) 2019ko azterketa-probak  gainditu dituzten azterketarien agiri ofizialak EEPko bulegoetan eskuragai dira (aitzinagoko urteetakoenak ere, bildu ez badituzte).

Covid 21 pandemiak eragin segurtasun krisia dela medio, EEPra bila  etorri nahi luketenek, ahal bezain laster, Baionako Platanoen bidea, 2. zenbakian den 2. solairuko egoitzara bulego tenoreetan, hots 9:00/12:30 eta 14:00/17:30 tartean, nortasun agiri bat ekarriz eta aitzinetik hitzordua eskatuz egin beharko lukete, helbide hauetara idatziz:

·         B1EA agiriarentzat: a.miroux(at)mintzaira.fr

·         EGA agiriarentzat: n.gorostiaga(at)mintzaira.fr.

 Ezin badute bila etorri, agiria etxera igortzen ahalko da, eskatuz gero, Hartze agiridun Gutun ziurtatu gisa.

Kasu horretan honako dokumentuak igorri beharko dira:

·         Frantziar estatuan biziz gero:

o    21 x 29,7 formatuko gutuna, helbidera etiketatuta ZIURTATU tarifan HARTZE AGIRI aukerarekin ordaindua, hits, 5,33 €-tan.

o    RAR FrH/A orria, behar bezala betea.

 

·         Frantziar estatutik kanpo biziz gero:

o    21 x 29,7 formatuko gutuna, helbidera etiketatuta NAZIOARTEKO ZIURTATU tarifan HARTZE AGIRI aukerarekin ordaindua, hots, 7,20 €-tan.

o    RAR Inazioarteko H/A orria,  behar bezala betea.

 KASU! Gutun ziurtatua ez da dokumentuak bidaltzeko baliatu behar; hizkuntza gaitasun agiria igortzeko erabili beharko da.

 

<- retour vers Berriak