Ikastetxeen Proiektu Deialdiaren irekitzea
Euskararen Erakunde Publikoak euskarazko eta euskararen irakaskuntza eskaintzen duten eskolei zuzendua den Proiektu deialdia abiatzen du urte guziz.
Aurkeztuko diren proiektuak euskararen erabilerari buruzkoak izan behar dira.
Hots, ikastetxean edo ikasleen artean euskara sustatzeko, ikasleen motibazioa handitzeko eta euskararen irakaskuntzan, irakasle taldeen indarrak azkartzeko.
2026-2027 ikasturterako, deialdia 2026ko apirilaren 24tik irekia da. Eskabide txostenak 2026ko ekainaren 26a aitzin itzuli behar dira, behar bezala beterik.






