Hizkuntza Jarduera Proiektu deialdia

2024ko Hizkuntza jarduera proiektu deialdia irekia da!

Hizkuntza jarduera proiektu deialdia Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin partaidetzan antolatua da, eragile pribatuek euskararen transmisioaren eta erabilpenaren alorrean garatzen dituzten ekimenen laguntzeko.

Proiektu deialdiari buruzko zehaztapen garrantzitsuak:

  • Hizkuntza jarduera proiektu deialdi hau, indarrean den legediaren errespetatuan ofizialki deklaratu eta egoitza nagusia Ipar Euskal Herrian duen edozoin elkarte edo eragile pribaturentzat irekia da
  • Deialdi horren bidez lagunduko diren proiektuek eta jarduerek 2024an burutu behar dute (urte anitzeko proiektu baten zati bat izan daiteke ere)
  • Lagunduko diren proiektu eta jarduerek koherenteak izan behar dute Euskararen Erakunde Publikoak onartu Proiektu estrategikoarekin

Eskaera egin aitzin, proiektu-eramaileei galdegina zaie 2024ko hizkuntza jarduera proiektu deialdiaren araudia arretaz irakurtzea.

Eskaerak:

Eskaera guziak Cerfa 12156*06 formularioaren bidez eginak izan behar dira, euskaraz eta frantsesez (bi formularioa ezberdin), eskaera egiten laguntzeko gidaliburuan diren instrukzio guzika segituz.

Eskaera orria dokumentu betegarri bat da, bete aitzin odenagailu batean edo beste edozoin euskarritan gorde behar dena (usb gakoa...).

Egutegia:

Dirulaguntza eskaera txostenen pausatzeko azken epea, 2024ko maiatzaren 3ko finkatua da.

Dirulaguntza eskaerak posta elektronikoz soilik bidali behar dira helbide honetara: d.aire(at)mintzaira.fr

Dirulaguntza eskaera bat egin nahi duten eragileek (argitalpenekoak izan ezik) telekargatu beharreko dokumentuak:

Dirulaguntza eskaera bat egin nahi duten argitalpeneko eragileek telekargatu beharreko dokumentuak: