Dispositiboaren deialdia
Beka dispositiboaren 2025-2026ko edizioa abian da.
Formakuntzaren iraupena, hautagaiaren hastapeneko mailak baldintzatuko du, eta ikasleak formakuntza 2025eko irailaren 1a eta 2026ko abenduaren 31a bitartean burutu beharko du. Formakuntza, Ipar Euskal Herrian edo Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroako Foru Aldundian (Eusko Jaurlaritzak edo Nafarroako Gobernuak homologatu euskaltegi batean) egiteko aukera izanen du, helburua C1 (edo, proiektu profesionalaren arabera, B2) maila lortzea delarik.
Izen emate txostenak 2025eko ekainaren 15a aitzin itzuli behar dira, eskatu bezala osaturik.
Argibide praktikoak: 05.59.25.52.55 - ele@mintzaira.fr
> "Euskaraz Lan egin" dispositiboaren araudia
> 1. mailako irakaslearentzako eskabide txostena (PDF)
> 1. mailako irakaslearentzako eskabide txostena (Word)
> 2. mailako irakaslearentzako eskabide txostena (PDF)
> 2. mailako irakaslearentzako eskabide txostena (Word)
> Irakaslegaiendako eskabide txostena (PDF)
> Irakaslegaiendako eskabide txostena (Word)
> Beste proiektu profesionala duten kandidatuentzako eskabide txostena (PDF)
> Beste proiektu profesionala duten kandidatuentzako eskabide txostena (Word)