2026-2027ko "EUSKARAZ LAN EGIN" BEKA ABIAN DA
Euskararen Erakunde Publikoak 2026-2027ko "Euskaraz Lan Egin" euskara ikasteko bekaren edizioa abiatzen du. Beka horrek, euskaraz lan egin nahi dutenen euskarazko formakuntza trinkoak diruz laguntzen ditu.
"Euskaraz Lan Egin" dispositiboak euskara menperatzea eskatzen duen eta EEPren Proiektu estrategikoarekin lotura duen proiektu profesionala duten pertsonak formatzea du helburu (irakaskuntza, lehen haurtzaroa, aisialdiak eta kirol jarduerak, heziketa artistikoa eta kulturala, irakurketa publikoa, hedabideak eta arlo digitala, etab...).
Dispositibo honek formakuntza "trinkoendako" beka jasotzeko parada eskaintzen du, hau da, astean gutienez 30 orenekoak eta zenbait hilabete irauten dutenak.
Formakuntzak Ipar Euskal Herriko, Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako euskaltegietan iragan daitezke.
Bekadunek C1 maila (edo, proiektu profesionalaren arabera, B2) lortu beharko dute.
Argibide praktikoak: 05.59.25.52.55– ele
mintzaira.fr Amaia ARRUABARRENA
Dispositiboari buruz egin ditugun 2 bideo:
https://www.youtube.com/watch?v=QQri9ehp99Y
https://www.youtube.com/watch?v=sSdz632Z7dg
Lekukotasun bideo laburrak ikusteko estekak:
Matthieu Agirregomezkorta:
https://www.youtube.com/watch?v=o5qcWShdvuA
Sophie Daubas:
https://www.youtube.com/watch?v=ewZsGdv2rw0
Gene Lagan:
https://www.youtube.com/watch?v=yx3uzhO4O1s
Informazio gisa, euskaltegi batzuen zerrenda
AEK – Itsasu eta Angelu- www.aek.eus 05 59 64 95 10 6h-info
aek.eus
AEK barnetegia – Forua (Bizkaia) – www.aek.eus +34 648 250 172 / +34 607 63 37 88 forua
aek.eus
Maizpide barnetegi-euskaltegia – Lazkao (Gipuzkoa) – www.maizpide.eus +34 943 88 92 31
+34 688 655 779 lazkao
maizpide.eus
Zornotzako barnetegia - Amorebieta Etxano (Bizkaia) - www.zornotzakobarnetegia.eus +34 946 308 304 info
zornotzakobarnetegia.eus