Euskarazko hedabideen promozio kanpaina

Euskarazko hedabideen promozioaren ataria

 

                   Web ataria bisitatu

2007an, EEPk eskatu dio IPSOS erakundeari Ipar Euskal Herriko biztanleek telebista eta irratiarekin dituzten jokamolde eta erabiltze ohituren ezagutzea helburutzat zuen inkesta bat egitea.

Ondotik, hedabideen promozio kanpaina baten antolatzea erabakirik, bi helburuekin, 2007ko abenduko Administrazio Kontseiluak deialdi bat antolatu zuen, kargu kaier batetan bilduriko eginkizunen bideratzeko :

  • Euskarazko hedabideen sustapena bultzatzea hauek egituratuz eta publizitate egileen artean ezagutaraziz, hauen komunikazio edo publizitate aitzinkontuek hedabideen finantza osasunean eragin handia ukan dezaketela kontutan hartuz: euskarazko hedabideen egonkortzea hauen ditu iturriak azkartuz.

Honen eramateko ardura eman zaio AML Communication enpresari.

Ondoren, kanpainaren bigarren zatia eramanen duen enpresa hautatuko da maiatza hondarrean, helburu honekin :

  • Euskarazko hedabideen sustapena bultzatzea publiko zabalaren artean : euskarazko hedabideen egonkortzea entzuleria azkartuz.

Komunikabideen erabilpenaren azterketa - IPSOS

Lan horrek euskarazko hedabideen behatze heinaren neurtzeko aukera eskaini du besteak beste :

- 13 urtetik gorako biztanleen %39k behatzen dituzte astean zehar, hau da 85 700 pertsona non hauetarik 40 000k erregularki (egun guziez ala kasik guziez):

  • %30k telebistarentzat, hau da 66 000 pertsona non hauetarik 23 800k erregularki ;
  • %26k irratiarentzat, hau da 58 600 pertsona non hauetarik 28 200k erregularki.

Azterketa irakurri