"Euskaraz Lan egin" beka dispositiboa

2021eko 2. deialdia

Beka dispositiboa 2021ean berriz abian da.

 Formakuntzaren iraupena, hautagaiaren hastapeneko mailak baldintzatuko du, eta formakuntza 2021eko irailaren 1a eta 2022ko agorrilaren 31a bitartean egin beharko du. Formakuntza, Euskal Elkargoan edo Euskal Autonomia Erkidegoan (Eusko Jaurlaritzak homologatu euskaltegi batean) egiteko aukera izanen du, helburua C1 maila lortzea delarik.

Izen emate txostenak 2021eko urriaren 18a aitzin itzuli behar dira, eskatu bezala osaturik.

«Euskaraz lan egin» bekak, euskara ikasteko ikastaro trinkoak finantzatzen ditu (gutienez astean 30 orenekoak eta hainbat aste edo hilabete irauten dutenak).

Formakuntzaren helburua, C1 maila lortzea da, erran nahi du euskara mintzatzea eta idaztea.

Aurkeztuko diren formakuntza proiektuek, euskara eskatzen duten proiektu profesionalekin izan beharko dute lotura.

 

«Euskaraz Lan egin» dispositiboa zuzendua zaie:

  • 1. eta 2. mailako sail elebidunetan euskaraz irakatsi nahi duten publikoko irakasle tituludunei,
  • kanpoko edo barneko, publikoko  edo pribatuko, EIK euskarazko lehiaketan beren burua aurkezteko xedea dutenei,
  • lanean ez diren edo arrazoi pertsonalengatik geldialdian diren pertsonei, euskararekin lotua den  proiektu profesionala eta gainditu beharreko diploma edo  euskarazko gaitasuna  beharrezko duen beren xedearekin lotura duen  esperientzia adierazgarri eta baliagarria dutenak.

Bekak formakuntza «intentsiboak», astean gutienez 30 orenekoak eta hainbat hilabete irauten dutenak baizik ez ditu diruz laguntzen.  Formakuntza horiek Ipar Euskal Herrian edo Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegi «trinkoetan» egin daitezke. 

Ekaineko lehen deialdiaren ondotik, leku guti batzuk gelditzen dira.

Dispositiboari buruz egin dugun bideoa: LOTURA

Lekukotasun bideo laburrak ikusteko estekak:

Informazio gisa, euskaltegi batzuen zerrenda